CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak alarma adierazi du jaurlaritzako hezkuntza sailaren lan eskaintzaren emaitzen ondorioz

    CCOO Irakaskuntzak azalpenak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari 2018ko EEPan eman diren emaitza bereziki asaldagarriak direla eta. Aspaldi da sindikatuak horretara ohartarazten zuela, egungo azterketen egiturak aldaketen beharra zeukala, ez baitu behar bezala sustatzen bitarteko langileen kolektiboa.

    Jarraian zehazten dira atzeman diren ezaugarri nagusiak, administrazioak berak argitara emandako datuetan oinarrituz.

    06/09/2018.
    OPE examen

    OPE examen

    A. Eskaini eta esleitu diren plazak

    -Deitu diren plazetako lautik bat baino gehiago geratu dira esleitu gabe.

    -Hornitutako espezialitateetako gehientsuenak LHkoak dira.Plazen %100 osatzen ez duten espezialitateak Bigarren Hezkuntzako osokoaren %58,9 dira.Hautatze maila guztiaz baxuagatik (>%50) nabarmentzen diren espezialitateak Matematikak (%30,8) eta gaztelera (%39,7). dira.

    B. Onartu eta hautatutakoak:

    -Lehen fasera (proba teorikoa eta praktikoa) iritsi direnen %41ek besterik ez dute gainditzea lortzen

    -Deitutako 34 espezialitateetatik (%52,9k) ez dira fase honetako gaindituen %50era iristen.

    -Bigarren fasearen ondoren (Programaketa eta UDaren defentsa) hautatukoen portzentajea %37,6raino jaisten da.

    3. Hautatuak eta Sailarekiko beren harremana

    -Hautatutakoen %93,4 zerrendetan inskribatuak zeuden.

    -Espezialitateen ia erdiak (16) ez du zerrendetatik kanpoko inor hautatu

    -Hezkuntza Saileko ordezkaketa zerrendetako 0-30 puntuko tartea da hautatukorik gehien dituena (%46,1)

    -30-60 eta 60-120 puntuko tarteek (20 urteko antzinatasuna zerbitzutan) antzeko portzentajeak dituzte: %23,7 eta %24,4.

    -Bi tarteak batuz ateratzen da LHko irakaslegoaren espezialitateetan hautatutakoen osoko (plazen >%80)

    -Azken tartea (>120 puntu), 20 urtetik gorako zerbitzuz urteak dituztenena, hautatutakoen %4 besterik ez da. EEP honetan ekarpenik txikiena duen tartea da.

    CCOO Irakaskuntzaren proposamenak:

    1. Ezinbestekoa da EEParen egungo sistemaren berrikuspena, hauetan bereziki:

    a.Epaimahaien osaketa eta bere koordinazioa, ebaluazio irizpideak eta argitarapena.

    b.Gaitegia berrikuspena eta egungo eskola kurrikulumetara egokitzea. Egun sartuta dauden gaien portzentaje handi bat ez da inoiz agertzen Hezkuntza kurrikulumetan eta beren ezagutza, parte hartzen dutenen titulazioen arabera, aurrez erakutsia egoten da.

    c.Proben izaera baztergarriaren ordez izaera batutzailea duen bat ezartzea, guztiak izan daitezen pertsona prestatuenak hautatzeko lagungarri. Lanean diharduten profesionalei egungo sisteman eragotzi egiten die eguneroko irakaskintzako praktikan duten gaitasuna erakustea (UD eta Programaketaren defentsa).

    2. EEParen lehiaketa sistema aldatu beharra dago:

    a.Antzinatasun handienekoen gehiengoarentzat erakargarriagoa bihur dadin:

    i. Administrazioan emandako zerbitzuen balioztatzea areagotuz.

    ii. Izangai bakoitzak burututako berariazko formakuntzaren balioa gehituz.

    3. EEParen datozen deialdietan 1HE duten plazak ere sartzea. Hori baieztatuko duten datuen faltan (2HE dela aurkeztu ezinagatik) arrazoizkoa bitarteko pertsonalaren portzentaje handiago batek lor zezakeela plaza (LHren etapan bereziki) administrazioak aukera hori ezabatu izan ez balu.

    4. Datu hauetatik ondorioztatu gabe ere gora eginaz berrikusi beharko litzateke epaimahaiari bere funtziotarako egotzitako denbora. Konpondu beharra dago modu askoz ere orekatsuagoan, 11 orduraino ere iristen diren lanaldietako orduen gehiegizkoa

    CCOO Irakaskuntza

    2018ko irailaren 4a