CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Inolako lotsarik gabe, Kristau Eskolak eta AICEk langileria desmobilizatzeko amarrua egiten saiatu ziren ostiralean

  • Eusko Jaurlaritzak iragarritako finantza-hobekuntza eskaintza gisa erabiliz itxuraldaketa egin nahi izan zuten patronalek, greba ekiditeko noski

Pasa den ostiralean sindikatu guztiak Donostiara joan ginen Kristau Eskolak eta AICEk deituta, negoziazio mahaiari eskaintza egin nahi baitzuten. Egindako antzerkiak beraien harrokeria agerian utzi zuen. Mikel Ormazabalek, Kristau Eskolaren izenean urrian bertan negoziazio mahaiari eskaintza egingo ziola Euskal Telebistan esan arren, azaroaren 16ra arte ez zuen gauzatu. Patronalek, azken ostiraleko azken ordurako jarri zuten bilera. “Malamente” esan behar.

21/11/2018.
Huelgas privada noviembre 2018

Huelgas privada noviembre 2018

Gure itxaropenak urriak izan arren hara joan ginen, zentzutasuna azkenean agian jabe bihurtzeko aukera izango zelarik pentsatuz. Alperrik ordea. Kristau Eskolak pasa den urtean egindako proposamena, gainetik apainduta, besterik ez zuen ekarri.

Berehala saiatu ziren aurtengo soldata-taulak sinatzeko premia aurkeztu eta gehiegi azpimarratzen, sindikatu orok egiten dugun aldarrikapena askoz ere zabalagoa dela jakin arren. Horren beharra daukatela agerian jarri zen, finantzaketa publikoaren aldetik iragarritako hobekuntza arazo larria bihurtuko baitzaie, gurekin zeozer adosten ez badute.

HBE-entzat eta 0-3 langileentzat apurrak baino ez, urteko lanaldia gutxitzeko asmorik ez, ordu osagarriak erreserbatzeko, etxeko lana onartzeko, eta birkokatzeko poltsa gauzatzeko asmorik ez, Lanbide Heziketarako 27 eskola-ordu eskatzen jarraitu zuten, erosahalmenari buruz ez zuten ezer entzun nahi…

Laidozko hitzak besterik ez genuen entzun Donostian aurreko ostiralean, hori bai ostiral beltza. Gezurretan diraute, gure jarrerak ikastetxeak ixteko arriskua sortzen duela matraka mantentzen dute, gurasoen kuoten bidezko diru-sarrerak iztukuan mantentzen duten bitartean, eta soldatak finantzaketari lotu nahian jarraitzen duten bitartean.

Kristau Eskola eta AICE izan dira orain iragarritako greba derrigorrezkoa bihurtu dutenak. Orain amore ematen badugu, soberan dakigu zer daukagu zain.

UNEA IRITSI DA! ¡ES EL MOMENTO!