CCOO Irakaskuntza | 23 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko afiliatuei zuzendutako ohar garrantzitsua sektorean alde batetik eta bestetik entzun, irakurri eta bizi duguna kontuan hartuz @ccooirakas-ek bere ordezkarien biltzarra deitzen du

    23/11/2018.

    Kristau Eskola-k argitaratu berri duen oharrean bere inmobilismoa salatuz entzun behar izan dituenaren aurrean bere burua era traketsean defendatzen saiatu da, bere jarrera zuritu nahian. Aipatutako Kristau Eskolaren inmobilismoa aspaldi izan dugu agerian, modu nabarmenean hamar urteren ondoren eta 36 negoziazio-mahairen ondoren ezer nabaririk proposatu gabe.Oharrean, "gainerako sindikatuek ELA-rekin akordioetara irits gaitezela eskatzen digute, horren ondoren negoziazio-mahaian akordioetara iritsi ahal izateko" baieztatzen du Kristau Eskolak.

    CCOOirakaskuntza sindikatu honek argi eta garbi utzi nahi du ez duela inoiz sektoreko inongo patronalari beste inongo sindikaturekin akordioetara iristea eskatu. Akordioak negoziazio-mahaian aurkeztu behar dira, batzorde parekidekoan edo CIM batzordekoan gaiaren arabera, sektorean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok ezagutzeko eta denon artean eztabaidatzeko eta negoziatzeko.

    Sektorea osatzen dugun erakunde -sindikalak zein ugazabekoak- desberdinen arteko elkarrizketak eta aldebiko bilerak negoziazio kolektiboaren berezko eta bidezko dinamikaren baitan daude. Baina mesedez, Kristau Eskolako jaun-andreak, ez ibili bazterrak nahasten.

    Kristau Eskolari immobilismoa leporatzen diogunean, hamar urte hauetan eta amaigabeko bileren ondoren mobilizazioaren presioagatik edo justiziaren esku-hartzeagatik beharturik gabeko inongo akordiorik sinatzeko gaitasun eza agerian utzi duelako da. Hortxe dugu hemeroteka.

    Orain, inoiz baino gehiago #GizarteEkimenaBorrokan