CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Aste honetako hirugarren greba egunak ere jarraipen eta babes zabala izan du Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

  • Langileen aldarrikapenei erantzun esnaguratsurik eman ezean mobilizazio eta grebekin jarraitu beste biderik ez digute utziko

Aste honetarako deitutako lehenengo hiru greba egunak babes zabala izaten ari dira, gaurkoan ere aurreko bi egunen oso antzekoa izanik grebaren jarraipena, %60-%65 bitarte. Aste honetako lau greba egunetara itundutako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako 9.000 langiletik gora daude deituak, EAEko itundutako ikastetxeen %70a inguru dira eta 120.000 ikasle ingururi ematen diote zerbitzua. Grebaren helburuak erabat argiak eta aski ezagunak dira, 10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe egonik, sektore honetako langileen lan balditzen berreskurapena eta hotzekuntza dugu helburu, hobekuntza hauek gure ikastetxeetan eskeintzen den hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutela konbentzituta baikaude

30/11/2018.
Huelga concertada 29N 2018

Huelga concertada 29N 2018

Patronalak ordea ez dira dagokien arduraz jokatzeko gai izaten ari. Orain dela urte bete, 2017ko Azaroan, inolako emaitzarik gabeko hamaika bilera ondoren, mahai negoziatzaileko parte hartzea eten eta mobilizazio bideari ekin beste biderik ez ziguten utzi sindikatuoi. Urte bete eta bost greba egun ondoren, patronalek helarazitako proposamenak orain urte bete mahaitik altxatzea erabaki genuenean mahai gainean jarrita zeukaten proposamenarekiko aurrerapauso nabaririk ez du jasotzen. Irakasleen lan kargak arintzeko inolako neurririk ez. Enpleguari dagokionez, gela itxierek ekar dezaketen lanpostu galerari aurre egiteko birkokapen neurri bermatzailerik eskeini gabe jarraitzen dute. Soldaten inguruko planteamenduan apenas dagoen aldaketarik, zenbait kolektibo, feminizatuenetakoak, prekarioenetakoak eta soldata arrakala handienetakoa suposatzen dutenak, eskaintzatik kanpo uzten ditu, Hezkuntza laguntza espezialistak alegia, eta gainera eroste- ahalmenaren berreskurapenetik oso urrun egoten jarraitzen du, are gehiago eroste-ahalmena galtzen jarraitzea ere suposatzen du. Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen eta Hezkuntza laguntza espezialisten, hau da, feminizatuenak eta egoera prekarioenetan lan egiten duten kolektiboen lan baldintzen inguruko proposamenetan apenas dagoen aurrerapausorik, egindako ordu osagarrien eta lanaldi murrizketaren planteamenduak lan baldintzen hobekuntzan apenas eraginik dutelarik. Argi dago beraz, fede oneko negoziazio bati ekin eta langileen aldarrikapenei erantzutea baino gehiago grebak desaktibatzeko helburua izan dutela.

Mobilizazio eta greba dinamika indartsuak bultzaturik, patronalak mugitzera behartuak ikusi dira, baina langileek oso argi ikudi duten bezala, patronalaren proposamenak plataforma bateratuan jasotzen diren aldarrikapenetatik urrun egoten jarraitzen dute.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalei, beraien langileen lan baldintzekiko duten ardura zuzena bere gain hartu, eduki esanguratsurik gabeko proposamenak egiteari utzi eta langileen aldarrikapenei erantzungo dioten bideak lantzen zentratzeko eskatzen diegu. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere, egungo hezkuntza sistema mantentzeko erabakia hartu duen unetik, langile hauen lan baldintzekiko ardura maila bat baduela eta gatazka honetan paper bat jokatu behar duela uste dugu. Azkenik, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileak zoriondu nahi ditugu hiru egun hauetan beraien lan baldintzen eta ikastetxeetako hezkuntza kalitatearen alde egindako mobilizazio eta defentsagatik, eta bihar Gasteizen antolatu dugun manifestazioan parte hartzera animatzen ditugu.

Euskal Herrian 2018ko Azaroak 29an.

Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak Enplegua:

Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak: Eroste-ahalmena berreskuratzea. 1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak: Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza. Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea. Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea. Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.