CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak, Mikel Ormazabal Kristau Eskolaren Zuzendari Nagusiaren hitzak deskalifikatzen ditu eta publikoki zuzentzea exijitzen dio

    Joan den igandean, abenduaren 2, El Correo egunkarian jasotako elkarrizketa luze batean, Kristau Eskolaren zuzendariak salaketa batzuk egiten zizkion CCOO-i egiarekin bat ez datozenak. Sindikatu honi leporatzen zizkion ekintzek, zera frogatzen dute: patronalaren erakunde honen edo, gutxienez, bere ordezkari nagusiarena, interes urria gure erreibindikazio planteamenduak ulertzeko. Dena dela, CCOO Irakaskuntzak honako hau zehaztu nahi du:

    04/12/2018.
    Strike

    Strike

    1.- CCOO Irakaskuntza erakunde sindikal burujabea da eta lau urtean behin egindako Biltzarretan afiliatuek, eta ez beste inork, proposatu, eztabaidatu eta adosten dituzten printzipio ideologikoek zuzentzen dute bere jardunbidea. Aipatu Biltzarretan, ez du inoiz estrategiatzat erabaki gu bezain burujabe diren beste edozein aukera sindikalaren ildo beretik aritzekoa. Kristau Eskolak eragindako negoziazio prozesuaren beharrezkoa ez zen luzapen estrategia dela eta lorpen sindikalen nagikeria luzeko egoeren aurrean, ez du arazorik izan beste sindikatuekin bat egiteko mobilizazioak antolatze orduan. Ormazabal jaunak bezala pentsatzeak susmatzera eraman beharko gintuzke, agian, Kristau Eskolak ere beste erakundetan beren jokabide moldeak inposatuz eragiten duela, AICE-n esaterako, eta hauei beren erabakiak hartzeko gaitasunaz gabetu.

    2.- CCOO Irakaskuntzak ez du bere Biltzarretan inolako printzipiorik erabaki KEko ordezkariari hezkuntza-itunen aurka dagoela suposarazteko. Sare publikoa, euskal hezkuntza sistemaren ardatz bertebratzaile dela defendatzeak ez du esan nahi ez dugula ikastetxe itunduak onartzen. Hezkuntza Administrazioak, itun horiei esleitutako funts publikoen erabilera zuzenaren bermatzailea, diru horretaz egiten den erabilera berraztertzen jardun dadila exijitzeak ez du esan nahi bi sareen egungo errealitatea ez dugula ulertu eta errespetatzen.

    3.- CCOO Irakaskuntzari ez dagokio Ormazabal jaunak beste aukera sindikalei buruz duen iritzia aztertzea, baina gure ustez, hauetaz dioena izan daiteke sindikatu horiekin izan dituen harremanei esker eta ez CCOO Irakaskuntzarekin.

    Hau guztiagatik, CCOO Irakaskuntzak aipatu elkarrizketan egindako baieztapenak zoritxarrekoak jotzen ditu eta zuzenketa publikoa exijitzen dio. Unean uneko tentsioak, Ormazabal jaunak bezalako pertsonek erakutsitako immobilismoaren aurrean, sektoreko langileek ere jasandakoa, ezin daiteke esandakoaren aitzaki izan eta sindikatu honentzat negoziatzaile onargarri bezala deskalifikatzen du.