CCOO Irakaskuntza | 18 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Urtarrilak 16tik 25era bitarteko grebekin jarraitu beste biderik ez digute utzi Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalek

    Gaur izandako mahai negoziatzailean pasa den astean sindikatuoi helerazi eta sindikatuok ez nahikotzat jo genuen proposamena zehaztera mugatu dira

    14/01/2019.
    Huelga concertada 9 octubre Bilbao

    Huelga concertada 9 octubre Bilbao

    ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok deituta Gizarte ekimeneko ikastetxeetan 9 greba egun gauzatu ditugu jadanik azken bi ikasturtetan zehar. Datorren urtarrilak 16tik 25era bitarte beste 10 greba egun ditugu deituta.

     

    Gizarte ekimeneko ikastetxeetako patronalek proposamen bat helerazi ziguten sindikatuoi pasa den astean eta proposamen hura azaltzeko aldebiko bilerak gauzatu sindikatu bakoitzarekin.

    Asteartean, Urtarrilak 8an, sindikatu guztiok proposamen haren inguruko balorazioa helarazi genien patronalei, proposamena ez nahikotzat joaz. Sindikatu guztiok aurkeztuta daukagun plataforma bateratuko edukiei erantzungo zion proposamen bat mahai gainean jartzeko eskaera ere luzatu genien patronalei.

    Gaurko mahai negoziatzaileko bileran ordea, pasa den astean sindikatuoi helarazi eta sindikatuok ez nahikotzat jo genuen proposamena zehaztera mugatu dira. Patronalen proposamena sindikatuok aurkeztuta daukagun plataforma bateratuko edukietatik erabat aldenduta egoten jarraitzen du beraz.

    Sektoreko langileok ia hamar urte daramagu hitzarmena berritu gabe, eroste-ahalmenaren galera metatuak %10etik gorakoak dira, pedagogien modernizazioa, digitalizazioa eta hezkuntza-berrikuntza langileon kontura joan da, lan-kargak handituz jasanezinak izateraino. Sektore honetako langile-kidego batzuk (hezkuntza-laguntzako espezialistak eta haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak) ugalduz joan dira azken urteotan, kopuruz eta prekarietatez, eta horiek dira, hain zuzen, feminizatuenak eta baldintzarik txarrenak dituztenak; hori dela-eta, premiazkoa da baldintza horiek hobetzeari ekitea. Jaiotza-tasa gutxitu izanak eragina izan du ikastetxeetan, eta haur-hezkuntzako lehen mailetan hasi dira langileak kaleratzen. Bestalde, zerbitzuen azpikontratazioa ere zabalduz doa, eta horrek kidego jakin batzuen lan-baldintzak prekarizatzea ekarri du bere baitan; 1-DBH eta 2-DBHko irakasleak parekatzea egiteke dago oraindik; eta beharrezkoa da, halaber, Lanbide Heziketa gehiago arautzea.

     

    Hau horrela izanik, patronalek ez digute uzten datorren asteko mobilizazio eta grebekin aurrera jarraitu beste biderik.

     

     

    Euskal Herrian 2019ko urtarrilak 11an.

     

      

    Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak

    Enplegua:

    *

    Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.Soldatak:

    *

    Eroste-ahalmena berreskuratzea.*1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

    Lanaldia eta lan-kargak:

    *Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena

    egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

    *Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

    *Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa adostea.

    Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak nabarmen hobetzea.

    Hezkuntza-laguntzako espezialistak

    : haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriakematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea

    irailaren 1etik ekainaren 30era arte.

    Haur-hezkuntzako lehen zikloko langileak

    : haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldiamurriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.