CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoekin greba desitxuratu nahi izan badu ere, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan jarraipen zabala izan du aste honetako lehenengo greba egunak

  • Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza daukagun ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok negoziatzeko borondatea daukagu eta tajuzko proposamen baten zain jarraitzen dugu

Urtarrilak 16tik 25era bitarteko 8 greba egunetara itundutako Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako 9.000 langiletik gora daude deituak, EAEko itundutako ikastetxeen %70a inguru dira eta 120.000 ikasle ingururi ematen diote zerbitzua.

Eusko Jaurlaritzak zerbitzu minimoak igotzeko erabakiarekin greba desitxuratu asmoa izan duen arren, ez da horrela izan. Horrela, sektorean Lan Hitzarmenaren eguneratzearen alde aurrez gauzatutako 9 greba egunekin gertatu den bezala, aste honetako lehenengo greba egunari ere langileek emandako babesa eta jarraipena oso zabala izan da, %65 ingurukoa. Eta gaur Bilbon antolatu dugun manifestazioan langileek izandako parte hartzea ere itzela izan da, 4.000 langile inguru bildu direlarik berriro ere 9.000 langileko kolektibo batean.

16/01/2019.
Huelga concertada 19 de enero 2019

Huelga concertada 19 de enero 2019

10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe egonik, sektore honetako langileen lan balditzen berreskurapena eta hotzekuntza dugu greben helburu, hobekuntza hauek gure ikastetxeetan eskeintzen den hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutela eta beharrezkoak direla konbentzituta baikaude. Grebaren helburuak erabat argiak, bidezkoak eta aski ezagunak dira beraz.

Mobilizazio eta greba dinamika indartsuak bultzaturik, patronalak mugitzera behartuak ikusi dira, baina momentuz patronalek egindako proposamenak eskasa izaten jarraitzen du, orain urte bete mahaitik altxatzea erabaki genuenean mahai gainean jarrita zeukaten proposamenarekiko aurrerapauso nabaririk ez du jasotzen eta grebara eraman gaituzten aldarrikapenetatik urrun egoten jarraitzen du. Enpleguari dagokionez, gela itxierek ekar dezaketen lanpostu galerari aurre egiteko birkokapen neurri bermatzailerik eskeini gabe jarraitzen dute. Irakasleen lan kargak arintzeko proposamena erabat eskasa da. Soldaten inguruko planteamenduari dagokionez, eroste-ahalmenaren berreskurapenetik oso urrun dago. Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileen eta Hezkuntza laguntza espezialisten, hau da, feminizatuenak eta egoera prekarioenetan lan egiten duten kolektiboen lan baldintzen inguruko proposamenetan apenas dagoen aurrerapausorik, egindako ordu osagarrien eta lanaldi murrizketaren planteamenduak lan baldintzen hobekuntzan apenas eraginik dutelarik etab.

ELA, STEILAS,CCOO,LAB eta UGT sindikatuok bai patronalei eta bai Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu bakoitzak dagokion ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzatela, langileen aldarrikapenei tajuzko erantzunak emanez eta akordioetara erdiestea ahalbideratuko duten planteamenduak eginez.

Aldi berean langile guztiak animatzen ditugu hurrengo greba egunetarako antolatu ditugun elkarretaratze, manifestazio eta gainerako ekintzetan parte hartzera.

Euskal Herrian 2019ko urtarrilak 16an.

Hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak

 

Enplegua:

Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

Eroste-ahalmena berreskuratzea.

1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak:

haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arteHaur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala:

haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.