CCOO Irakaskuntza | 24 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Irakasleak kontuan hartu gabe, hizkuntzen irakaskuntzak egituratzen aurreratzen ari da

CCOOek Hizkuntz Eskola Ofizialen araudi berria aplikatzeari uztea exijitzen dio Hezkuntza Ministerioari.

    CCOOen Irakaskuntza Federazioa, 2018ko maiatzean, idatziz, Hezkuntzari zuzendu zitzaion, 1041/2017 EDaren ezarpenaren luzamendua eskatuz eta negoziazio esparru bat sortzea Hizkuntza Eskola Ofizialen eta beren titulazioen egoera aztertzko. Urtarrilaren 10ean, ebaluazioari buruzko 1/2019 EDa onartzeak hizkuntz irakaskuntzak egituratzen jarraitzen du, irakasleak kontuan hartu gabe.

    18/01/2019.
    EOI

    EOI

    2017ko abenduan 104/2017 EDa onartu zen non, egiaztapenari dagokionez, oinarrizko mailaren eskakizun minimoak finkatu, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako B1, B2 Erdiko mailetako eta C1 eta C2 maila Aurreratuetako erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko curriculum-a ezarri eta ikasketa plan ezberdinek araututako erregimen bereziko irakaskuntzen eta errege dekretu honen arteko baliokidetasunak zehaztu ziren.

    CCOOek, 2018an Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleei kontsulta bat egin zien non, inkestatutako pertsonen %73,89ak araudi berri honi ezetza eman eta %88,07ak aldaketen ezarpena pixkanaka egin behar zela azaldu zuen, ikasleei aldaketa erraztu eta hitzkuntzetako kalitatezko hezkuntza bermatzeko.

    1041/2017 EDan zegoen neurrietako bat ebaluatu beharreko gaitasunak bostetara luzatzeari zegokion, bitartekaritzarena barne. CCOOek bere oposizioa azaldu zuen bai horren azkar aplikatzeagatik bai langileekiko ordezkoekin kontatu ez izanagatik. Izan ere, ekimenak, besteren artean, lan ordutegi eta lan zama handiagoa du eta honek mahai gainean jarri ez den berariazko prestakuntza eskatzen du.

    Ebaluazioa garatzen duen urtarrilaren 10eko Errege Dekretua argitaratzeak, sindikatuaren ustez, ildo okerretik joan eta CCOOek maiatzean planteatutako eskakizunei ez entzun egiten die. Irakaskuntzaren Federazioaren ustez, aipatu araudia ezin daiteke ezarritako epeetan aplika eta, horregatik, negoziazio esparruak sortu behar dira non, Hizkuntz Eskola Ofizialetako egoerari ekin eta, Ministerioari eskatu zitzaion bezala, irakaskuntza hauen onarpen europarraren arazoak, eskaintzaren hobekuntza eta tasen murrizketa eztabaidatu daitezen, eta, beste alderdien artean, C1 eta C2 ziurtagiriak zero kostuan ezartzeko asmoaren aurrean, irakasleen prestakuntzarako aurrekontu bat bermatzeko.