CCOO Irakaskuntza | 18 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuon ustez arduragabekeria hutsa da sektoreko hamabigarren egunean patronalen aldetik inolako mugimendurik ez egotea

  • Sindikatuok gure ardura agertzearekin batera, gure negoziaziorako borondatea berretsi eta taxuzko proposamen baten zain jarraitzen dugu

Sektoreko hamabigarren greba eguna da gaurkoa, eta gaurkoan ere babes zabala izaten ari da langileen aldetik (atzokoaren antzekoa, %60-65 bitarte).

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan 9.000 langile inguru daude; EAEko itundutako ikastetxeen %70a inguru dira, eta 120.000 bat ikasleri ematen diote zerbitzua.

21/01/2019.
3er día huelga

3er día huelga

Hamar urtez Lan Hitzarmena berritu gabe egonik, sektore honetako langileen lan baldintzen berreskurapena eta hobekuntza dugu greben helburu, konbentzituta baikaude hobekuntza hauek gure ikastetxeetan eskaintzen den hezkuntza kalitatean eragin zuzena dutela eta beharrezkoak direla. Beraz, grebaren helburuak argiak, bidezkoak eta aski ezagunak dira. Langileak eta berauek ordezkatzen ditugun sindikatuok oso arduratuta gaude ikastetxeetan gero eta baldintza kaskarragoetan lan egitera behartzen gaituztelako, eta honek duen eraginagatik, ez bakarrik gure lan baldintzetan, baizik eta baita ikasleek jasotzen duten hezkuntza kalitatean ere.

Hori dela eta, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok negoziaziorako gure borondatea berretsi nahi dugu eta egoera honi buelta emango dion taxuzko proposamen baten zain jarraitzen dugula adierazi.

Egunotan Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egiten ari diren adierazpenak adierazpen, horiek zertan gauzatuko diren zehaztu gabe jarraitzen dute, patronalek geldirik diraute eta mahai gainean daukagun proposamen bakarra 8 greba egun hauen aurretik geneukan berbera da.

Sindikatuok eta langileok familien kezka eta ardura ulertzen dugu, eta geu ere erabat arduratuta gaude egoera honekin. Arduragabekeria hutsa iruditzen zaigu aste honetako hirugarren greba egunean eta sektoreko hamabigarrenean patronalen aldetik inolako proposamenik ez egotea, baita Eusko Jaurlaritza zehaztasunik gabeko adierazpenak egitera mugatzea ere.

ELA, STEILAS, COOO, LAB eta UGT sindikatuok bai patronalei, bai Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu bakoitzak dagokion ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzatela, langileen aldarrikapenei taxuzko erantzunak emanez eta akordioetara iristea posible egingo duten planteamenduak eginez.

Aldi berean, langile guztiak animatzen ditugu hurrengo greba egunetarako antolatu ditugun elkarretaratze, manifestazio eta gainerako ekintzetan parte hartzera.

Euskal Herrian, 2019ko urtarrilaren 18an