CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Hurrengo urtarrilaren 24an Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna da eta CCOOek bat egiten du ospakizunarekin.

    Aipatu datak aukera ematen du gobernuei hezkuntza inklusibo, kalitatezko eta ekitatibo batenganako bere konpromisioa gogorarazteko.

    21/01/2019.

    URL | Código para insertar

    2018ko abenduaren 3an, Nazio Batuetako Batzar Nagusiak urtarrillaren 24a Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna bezala izendatu zuen eta hurrengo astean izango da lehen ospakizuna.

    NBEan hartutako erabakiaren helburua, guztiontzat hezkuntza inklusiboa, kalitatezkoa eta ekitatiboaren alde egitea da. Egun hartan, Batzar Nagusia bera izan zen kide diren Estatu guztiei, GKEei, eskualdeko eta tokiko erakundeei, gizarte zibilari, erakunde akademikoei, enpresa eta erakunde pribatuei gonbidapena luzatu ziena, “urtero data honetan ospakizuna berritu eta GIH 4-a betetzeko nazioarteko lankidetza handitzeko”

    CCOO Irakaskuntzaren aldetik, Nazioarteko Eguna ospatzen den lehen aldia aprobetxatu nahi dugu Irakaskuntzako langileen eskubideen alde betetzen ari garen zeregina aurrera eramateko gure konpromisoa nabarmentzeko. Gobernuei gogorarazi nahi diegu ere hezkuntza inklusiboa, kalitatezkoa eta ekitatiboa lortzeko bere konpromisoa, ezin baitezakegu itxaroten jarraitu. Garaia da!