CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Mobilizatzen jarraitzea inoiz baino garrantzitsuagoa!!

    Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileok denbora luzea daramagu gure lan hitzarmenaren aldeko borrokan.Patronalek 2010 urtean Eusko Jaurlaritzak finantziaketan egindako murrizketa zuzenean langileoi aplikatu eta estatuko Lan Hitzarmena ezarri nahi izan zigutenean, gogor defenditu genuen gure hitzarmena, eskura geneuzkan tresna guztiekin, bai juridikoki bai mobilizazio eta grebekin ere. Horrela, langileon tinkotasunari esker lortu genuen soldata murrizketarik gabeko sektore bakarretakoa izatea.

    22/01/2019.

    Orain, Lan Hitzarmen hura berritu eta eguneratzeko borrokan gaude murgilduta, eta oraingo honetan ere zoriontzekoa den tinkotasuna eta borroka ari gara aurrera eramaten sektore honetako langileak. 12 dira jadanik azken bi ikasturtetan gauzatutako greba egunak, 13 gaurkoarekin. 10 urtez berritu gabeko Lan Hitzarmena taxuzko edukien baitan berritu ahal izateko, greba dinamika honetara iritsi aurretik gure esku zeuden bide guztiak agortu bagenituen ere, soilik greba dinamika indartu dugunean hasi gara patronalen eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik mugimenduak ikusten.

    Eta momentuz gure aldarrikapenek erantzun seriorik jaso gabe jarraitzen badute ere, zalantzarik gabe orain dela bi aste baino baldintza hobeak ditugu aldarrikapen eta eskaera horiek taxuzko erantzuna izan dezaten.

    Gure borroka erdigunean jartzeko gai izan gara, azken egunotan ikusi bezala; patronalak urduri daude, Eusko Jaurlaritza ere bai, eta familiak ardurak eta erantzunkizunak eskatzen hasi dira, bai guri baina baita gure lana aurrera eramateko baldintzen prekarizazioaren erantzule nagusi direnei ere.

    Ez gaude edozein unetan. Borroka orotan badira klabeak diren momentuak, eta Lan Hitzarmena berritzeko gure borroka honetan orain klabea izan daitekeen une horietako batean gaude.

    Gustatuko litzaiguke hurrengo egunotan plataforma bateratuko edukiei behar bezalako erantzuna emango dion proposamen bat mahai gainean izatea, baina hala ez bada, garbi daukagu orain dela gure indarra eta tinkotasuna erakusteko unea. Egoera erraza ez bada ere, mobilizazio eta grebei babesa eman eta babes hori ikusarazteko garaia da. Horrela soilik izango dugu gure aldarrikapenei ahalik eta gehien erantzungo dioten edukiak lortzeko aukera.

    Horregatik, sektoreko langile guztiak zoriondu nahi ditugu mobilizazioei emandako babesagatik eta aldi berean, bizi dugun unearen garrantziaz jabetu eta aste honetarako ditugun greba eta mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Bereziki garrantzitsua izango da urtarrilak 22rako Gasteizen eta urtarrilak 25erako Donostian antolatu ditugun manifestazioetan pasa den urtarrilak 16an Bilboko manifestazioan, zein aldez aurreko manifestazioetan azaldu genuen indarra berriro ikusaraztea.

    Gero eta nabarmenagoa da gure eskaerak bidezkoak direla, 10 urtez lan hitzarmenik gabe egotea onartezina dela, gure ikastetxeetako hezkuntza proiektua langileen kontura aurrera atera nahi izatea ez dela onargarria, eta egoera honetara iritsi izanaren ardura nagusia patronal eta Eusko Jaurlaritzak urte luze hauetan hartutako erabakiak direla.

    ZORIONAK ETA AURRERA, BERAZ!!!