CCOO Irakaskuntza | 16 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako hamasei greba egunek izandako jarraipen zabala ikusita ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok Patronalei eta Eusko Jaurlaritzari arduraz jokatzeko eskatzen diegu

    Taxuzko proposamenik egin ezean mobilizazioekin jarraitu beste biderik ez digute utziko

    25/01/2019.

    Urtarrilak 16tik 25era bitarte deitutako greben zazpigarren egunean gaude; azken bi ikasturtetan sektorean gauzatutako hamaseigarren greba eguna, eta gaurkoan ere babes zabala izan du langileen aldetik. Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan 9.000 langile inguru daude, EAEko itundutako ikastetxeen %70 inguru dira eta 120.000 bat ikasleri ematen diote zerbitzua.

    Ikastetxe hauetako langileok hamar urte daramatzagu hitzarmena berritu gabe eta gure eskaerak ezagunak, oso oinarrizkoak eta zilegiak dira. Greba dinamika honetara iritsi aurretik milaka aldiz bildu gara patronalekin, hainbat manifestazio, elkarretaratze, eta ekintza burutu. Baina, patronalen azken proposamenak gure aldarrikapenetatik urrun egoten jarraitzen badu ere, mobilizazio eta greba dinamika indartu dugunean soilik ikusi dugu patronalen aldetik mugimenduren bat.

    ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok, hurrengo egunetan bilduko gara hurrengo pausoen inguruko erabakiak hartzeko. Aldi berean, familiekin biltzeko asmoa ere badaukagu gure eskaerak azaldu eta egoeraren berri emateko.

    Sindikatuok bai patronalei, bai Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu bakoitzak dagokion ardura eta erantzunkizuna bere gain hartu eta gatazka honi irtenbidea emateko neurriak har ditzatela, langileen aldarrikapenei taxuzko erantzunak emanez eta akordioetara iristea posible egingo duten planteamenduak eginez.

    Bestalde, aurreko egun hauetan guztietan gertatu bezala, bihar, Urtarrileko 8 egunetako greba deialdiaren azken greba egunean ere, Donostian Boulebarretik goizeko 11.30etan aterako den manifestazioan parte hartzera animatzen ditugu langile guztiak.

    ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok, hurrengo egunetan bilduko gara hurrengo pausoen inguruko erabakiak hartzeko. Aldi berean, familiekin biltzeko asmoa ere badaukagu gure eskaerak azaldu eta egoeraren berri emateko.

    Euskal Herrian, 2019ko urtarrilaren 24an