CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntza beti aritu da lanean Gizarte-Segurantza erregimenarenpeko 60 urte bete dituzten irakasleentzat borondatezko erretiroa lortzeko

    2018. urteaz geroztik euskal alderdi politikoekin zuzenketa bat negoziatzen ari da 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan kontuan hartzeko.

    04/02/2019.

    Eusko Alderdi Jeltzailearekin eta Elkarrekin Ahal Dugu koalizioarekin negoziazioak eman dira, berehala gainerako parlamentuaren alderdiei luzatuko zaiena, EH Bildu, PSE-EE eta Alderdi Popularrari. Egun, Euskadi da irakasleen erretiroan ezberdintasuna ematen den erkidego bakarra.

    MUFACE-KLASE PASIBOETAKO irakasleen eta Gizarte-Segurantzan kotizatzen dutenen artean (Euskadin, 1993 ezkeroztik funtzionario guztiak), borondatezko erretiro garaian ematen den ezberdintasuna euskal ikastetxeetan egoera arraroak sortzen ari da langile askori erretiroa hartzeko garaia datorkienean.

    Bereizketa egoera honekin bakarrik buka daiteke, erretiroa arautzen duen legeria aldatuz. Hori egin nahi da Estatu mailako legeren batean edo urtero Espainiako Aurrekontu Orokorren xedapen gehigarrietan aldaketak proposatzearekin. Horrexegatik, sindikatuak alderdi politikoei proposaturiko ekimena.

    Dena den, Estatuko egoera politikoak 2019rako Aurrekontu Orokorren negoziazioa zenbait hilabetetan geldiarazi zuen. Sanchez-en gobernu sozialistak negoziazio politiko horiei eman dien bultzada berriak eraman du CCOO Irakaskuntza gainerako alderdi politikoekin harremanei berriro

    ekiteari. Honekin, sindikatuak jakin nahi du Espainiako Gobernuarekiko bere negoziazioetan CCOO Irakaskuntzak aurkeztuko dien eskaera txertatzeko prest ote dauden.

    Euskal hezkuntza langile guztientzat baldintza duinak lortzeko helburu honi eutsiko dio sindikatuak. Eta honakoa, hildo honetatiko ekintza sindikala da.

    CCOO Irakaskuntza

    2019ko otsailaren 4.