CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOOek klima-aldaketaren aurkako berehalako ekimenak hartzeko, gazteen mobilizazioen alde agertzen da.

    Greta Thunberg 15 urteko ikasle sueziarrak2018ko abuztuan hasitako Fridays for Future mugimenduak, urtarrilaren 18an Espainiara iritsi zen, Gironako hiru ikaslek klima-aldaketa geldiarazteko neurriak exijitzen Generalitatearen aurrean eserialdi sinbolikoa egin zutenean. Azken bost asteetan, hiru horietatik berregoeita hamar baino gehiagora pasa dira eta baitakontzentrazioak ere beste hirietara zabaldu.

    2019ko martxoaren 1

    13/03/2019.

    Ikasleak greba eta manifestazioak egiten ari dira Klima-Emergentziaren Egoeraren deklarazioa exijituz eta baita kanpaina bat abian jarri ere, oraingo klima-aldaketaren larritasunari eta beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartzeari buruz gizartea hezteko. Horrela, munduan zeharreko hirietan ostiralero ematen ari diren kontzentrazioetara nazioarteko ikasleen greba diealdia gaineratu zaio, martxoaren 15eko mobilizazio handi baten ildotik non, gobernu ezberdinei klima-aldaketari aurre egiteko neurriak hartzeko exijituko zaien. .

    Garapen iraunkorraren aldeko aurrerapena, CCOOek erabat babesten dituen mobiliziazioen ardatza da, beranduegi izan baino lehenago klima aldaketa geldiarazteko bideratutako politika publikoak hartzeko jardueran minutu bat ere luzatu ez gaitezen.

    Mugimenduaren bultzatzaileek adierazi duten bezala, “baliabide nahikoak ditugu berotze globalak 1,5º C-tik gora egon dadin saihesteko, baina inoiz ez bezalako ahaleginak behar dira. Tenperaturaren igoera geldiarazi ezean, pertsona, fauna eta florarentzako ondorioak konponezinak izango dira. Egin beharreko zeregina da, orain ala inoiz ez”.

    CCOOek, Gazteria eta Lanaren Errealitate Berrien eta Ingurogiro eta Mugikortasuneko idazkaritza konfederalen bidez, Suezian hasitako gazte-mugimenduaren erreibindikazioak bere egiten ditu eta energia, industria, garraio, nekazaritza, etxebizitza eta hri- eta lurralde-antolamenduan, besteren artean, garrantzi handiko eta inoiz ez bezalako aldaketak beharrezkotzat jotzen ditu.

    Gainera, ostiralero gure herriko zenbait hirietan ematen ari diren kontzentrazioen alde agertzen da sindikatua, eta baita martxoaren 15eko mobilizazioen alde. Gure planeta dago jokoan, eta honekin, oraingo eta geroko belaunaldien lan eta bizi-baldintzak.