CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzan emandako hauteskundeen emaitzen lehen balorazioa

    27/03/2019.

    1.- Gure zorionak Steilas-i, aurtengo hauteskundeetako garailea.

    2.- Gure eskertza prozesu honetan parte hartu dutenei, bere bozkaren bidez, Euskal Irakaskuntza Publiko osoaren lan interesen denfentsan sindikatuen lana onartzea erabaki baitute.

    3.- Eskertza berezia hautagai-zerrenda ezberdinetan bere konfidantza jarri duzuenoi, CCOO Irakaskuntzari zure botoa emanez.

    4.- Gure kritikarik gogorrena Hezkuntza Sailari ez baita hauteskunde prozesuaren garapen zuzenari laguntzeko gai izan. Izan ere, ez ditu hauteskunde mahaietako sindikatuetako ikuskatzaileak ordezkatu eta ikasleak kaltetu ditu.

    5.- Parte-hartze baxua deitoratzen dugu (%40aren gainetik) sindikatuen lanarenganako nolabaiteko gaitzustea erakusten duena. Agian, lan eskubideak etengabeko borroka behar ez duten lorpenak direla uste okerraren adierazgarri izan liteke.

    6.- Zenbait sekotoretako azken emaitzak ez dira CCOO Irakaskuntzarentzat pozgarriak baina, honek ez du esan nahi, sindikatuaren eguneroko jardueran gaudenon lan eta arduraz pozik ez gaudenik. Belaunaldi aldaketaren eragina nabaritzen da eta beste estrategia mota bilatu beharko dugu.

    7.- CCOO Irakaskuntzan jakin badakigu afiliatuen mobilizazioak bakarrik alda ditzakeela emaitzak hurrengo deialdian. Bihartik aurrera premisa hau kontuan hartuta arituko gara lanean.

    Bilbo, 2019ko martxoaren 26