CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntza, Eusko Legebiltzarrean borondatezko erretiroaren ondoriozko primaren berreskuratzeari buruz aurkeztutako ekimenaz poztu egiten da.

    EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PPak osatutako oposizioak, 2012an irakasleok galdu genuen borondatezko erretiroaren ondoriozko prima berreskuratzeari aukera eman diezaion legearen izapidea sustatzen ari delako albistearen aurrean, gure poza azaldu nahi dugu. Izan ere, CCOO Irakaskuntzak askotan erabili duen erreibindikazio erabilienetako bat jasotzen baitu.

    06/05/2019.

    2012ko urtarrilean, sindikatu honek Batzorde Paritarioa utzi zuen, Eusko Jaurlaritzak ez zuelako Euskadiko unibertsitatetik kanpoko irakasleen Lan Baldintzen Akordio Arautzailea betetzen. Harrezkero, borondatezko erretiroaren ondoriozko prima berreskuratzea gure programa guztietan egon da. Hauxe izan da CCOO Irakaskuntzak etengabe mahairatu duen erreibindikazioa parte hartu duen mahaietan, sektorialetan zein Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean.

    Gure eskaera ez da geroztik jubilatutako pertsonentzako erretiro prima berrezkuratzeari bakarrik mugatzen, baizik eta zera nahi dugu: lege berriak eskubide honen etendura behin betikoz ezabatzea; horrela, aldez aurretik erretiroa hartzen duen edozein pertsonek eskubide horretaz gozatzen jarraitu ahal izatea. CCOO Irakaskuntzak ezin ditu Larrauri anderearen hitzak onartu, bere alderdiaren ezetza justifikatu nahi duenean, sindikatuen eskaeren eta talde proposatzailearen arteko konfrontazioan oinarrituz, Adostuz arazo honetan. EJren kudeaketa txarra ezin daiteke justifikatu interesen elkarren artean topo egite mehatxuarekin ezta Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean emandako negoziazioetan interferentziak aipatuz ere, erreibindikazio hau, azken urteotan zehar, mahai ezberdinetara CCOOek ekarri baitu.

    Hau guztiagatik, CCOO Irakaskuntzak Eusko Jaurlaritza premiatzen du gai honetan bere erantzukizuna behin betiko onartu eta langileei itzuli diezaien zazpi urtetan atxikitako eskubidea.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa