CCOO Irakaskuntza | 18 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak hezkuntza sailari gogorarazten dio aurretik konpondu gabeko betebehar gehiegiz emango diogula hasiera ikasturteari

    Argitu beharreko kontu politikoz betetako udararen ostean, (Espainiako gobernua osatu gabe, ideologia ultrakontserbadoreen hazkundea), eta ekonomikoz (gerra komertzialak, Brexit-a, hozte globala, aberastasunaren birbanaketa urria, Amazonas lurraldeko deforestazioaren bezalako ingurugiro krisia) eta baita sozialez ere (krisialdi humanitarioa, errefuxiatuak gehitzea, bukaezineko gerrak), Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, gutxienez, eta ahalegin handiz gainera, aurretik konpondu gabeko lau betebehar hauei ekin beharko dizkio:

    11/09/2019.

    1.- 2018ko maiatzean, unibertsitatekik kanpoko kolektibo ezberdinekin sinatutako Akordioak bere osotasunean betetzea, Administrazio honetako langile publiko guztien lan baldintzen eguneraketa jasoko duen akordio global berri baten negoziazioari bide emateko xedez eta baita iraganean etendako eskubideak berreskuratzea ere (Itzarrirentzako ekarpena, erretiro primak berreskuratzea,...)

    2.- Irakaskuntza Itunduan, urtebete bat baino gehiagotik irekita dagoen gatazkan interbentzio eraginkorra. Denbora honetan etengabe eskatu zaion bezala, Hezkuntza Kontseilaritzak ezkutatzeari utzi behar dio eta, hezkuntza sektore honetako zalantza desagertu dadin bere erantzukizunari heldu. Gainera, berriro saiatu behar da, soberan dauden langileei lanpostu berria emateko akordioa lortzen, sindikatu honek adierazitako beharrak asetuko dituena. Hasiera ona izango litzateke hauxe.

    3.- Euskal hezkuntza lege berriari buruzko betirako erabakia. Bukatu dira, aurrerapen eraginkorrik ekarri ez eta hezkuntza gizartean kezka sortzen dituzten adierazpenak! CCOO Irakaskuntzak ez daki aurreproiektua bihurtuko den testu artikulatua duen zirriborroa badagoenik baina Euskadiko Eskola Kontseiluari oinarrizko dokumentutzat eskuratu zaionaren erabat aurka dago eta lege berri bat eztabaidatzeko oinarriak bestelakoak izatea espero du.

    4.- EHUan ikerkuntzarako finantzaketa nahikoa. Kontseilaritzak, larriago eta okerrago ordainduta dauden kolektibo ikertzaileak (doktoretza aurretiko eta ondorengoa) funts egokiez hornitu beharko ditu, soldata duinak izan ditzaten.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa