CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Euskal Lanbide Heziketa Publikoa: ez da urre distiratzen duen guztia

    CCOO Irakaskuntza urteak daramatza hezkuntza elkarteari eta, oro har, euskal herritarrei, ohartarazten Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako kontseilariordetzak eskuarki transmititzen duen optimismo tonu gehiegizkoa txikiagotzea komenigarria dela. Jakin badakigu, Estatuko gainerakoarekin erkatuz gero, lorpen eta ekimenei dagokienez, maila hobeagoan gaudela baina, guztiz beharrezkoa da oinak lurrean eduki eta hezkuntza etapa honetako langileei egunero sortzen zaizkien arazo larriak konpontzea.

    04/10/2019.

    Hona hemen horietako zenbait:

    Ikastetxeetako zuzendaritzei ikastetxe proiektuetarako emandako orduak. Erabiltzen den prozedura hauxe da: zuzendaritza horiek esleipen librearen irizpideaz baliatuta adjudikatzea. CCOO Irakaskuntza denbora nahikoa darama esleipen horietarako erabilitako irizpideen justifikazio publikoa eskatzen eta baita, exijitzen den memoriatik haratago, aipatu proiektuen garapenean emandako emaitzen berri ematea ere. Ezin daiteke ahaztu, erantzukizun horiek betetzeak, izendatutako ikasleentzat eskola-orduen murrizketak dakartzala eta honek, gainerako irakasleentzat, ordu gehiketa ekarriko duela.

    Etengabeko zirimiri gisa, Sailak inposatutako Ethazi metodologia eztabaidagarria. CCOO Irakaskuntzak ikastetxe bakoitzean izendatutako koordinatzaileen funtzioei buruzko berariazko informazioa eskatu du. Lanez betetako irakasleentzat metodo hori ezartzeak eskatzen duen aldaketa kulturala ez da behar den bezala ebaluatu. Kontseilariordetzak, dena den, ikastetxeetako koordinatzaileen eta zuzendaritzen bidez, metodoa ezagutu ez eta aurreikusitako erronkak burutzeko tresna egokiak ez dituzten plantillak gogor presionatzen ditu. CCOO Irakaskuntzak, emandako prestakuntza ikastaroa baino laguntza iraunkorragoa eskatzen du (oso azalekoa burutu duten esanetan); etengabekoa, metodologia horren erabateko ezarpena eman arte.

    Ikasturte honen hasieran hartutako zenbait plangintza erabaki. Inolako lotsarik eta argibiderik gabe, Hezkuntza Saila ez da, CCOO Irakaskuntzarekin 2010ean sinatu eta indarrean dagoen lan-baldintzen Akordio erregulatzailea betetzen ari. Zehazki, 29.e artikulua urratzen ari da, aipatu Akordioa sinatu aurretik LHko ikastetxeetan zeuden orientatzaile plazak hornitzeari buruzkoa. Artikulu horren izaera, gainera, etorkizunean LHko ikastetxe guztietara hornitze hori zabaltzea zen. Sailaren asmoa, berriz, alderantzizkoa dirudi. CCOO Irakaskuntzak jakinarazten du berariazko negoziaziorik gabe, alde bakar batek nahi duenean bakarrik, ezin direla plaza horiek amortizatu. Horregatik, zera salatu nahi du: orain arte izandako kontaktu ugarien ostean, Hezkuntza Saileko inork ez duela ez betetze horretatik irteteko modurik erabaki ezta hartutako neurria justifikatzen dituzten arrazoiak ezaldu ere.

    B+ hizkuntz ereduaren ezarpena, bihurrikeriaz erabiltzea. Kontseilariordetza, azken hiru ikasturte hauetan, langileen hautaketarako zeharreko sistema bat ezartzen ari da. 2.HEa ez duten bitarteko irakasleak kanpoan uzteko, euskaran bere prestakuntza jarraitu nahi duen ikasleei ikasteko aukerak emateko argudio faltsuaz. CCOO Irakaskuntza ez doa helburu horren aurka, errealitateari erantzuten badio, ezta etorkizunerako oinarritzat hartzen bada ere. Baina salatu egingo du, neurria beste xedeetarako erabiltzen bada, oraingoan gertatzen ari den bezala. Trikimailua ezin hobea da: ikastetxeak bultzatu egiten dira beren hezkuntza zikloen eskaintza B+ hizkuntza ereduan egiten. Honek, zenbait ikastetxe eta sailetan “salba dadila ahal duena” sortzen duelarik. Eskaintza sortu ondoren, axola gutxi prestakuntza gazteleraz ala euskaraz ematen denentz. CCOO Irakaskuntzak ez luke egoera hau nabarmenduko, Uriarte Kontseilariak aditzera emandako legegintzaren helburuetako bat bermatzeko kalterik egiten ez duen modu bat bakarrik balitz (Ikasleen %50a LH euskaraz izatea bermatzea). Dena den, neurri honek kostu handiak ditu euskaldundu gabe dauden LHko irakasleentzat: alde batetik, betirako baztertzen ditu bitarteko irakasle izatera -1.HEko plazak ez baitira LEPan eskaintzen-. Eta, bestetik, 2.HEa duten funtzionarioek bere plazetatik kanporatu ditzakete, gero gazteleraz irakasten jarraitzeko.

    LHko kontseilariordetza honek lehenbailehen konpondu behar dituen arazo bakarren batzuk. CCOO Irakaskuntzak gertutik jarraituko du arazo horien garapena. Ezin daiteke bakarrik etorkizunera begira, atzean uzten denaren kostua handia bada.

    CCOO Irakaskuntza

    2019ko urria