CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek sekulako akordioa sinatu dute Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

  • Langileen antolakuntza eta grebaren indartzea izan dira patronalak langileen eskaerei erantzutera behartzeko eta Hezkuntza sailaren inplikazioa bultzatzeko gakoak

29 greba egun barneratu dituen mobilizazio eta greba dinamika izan da akordio historiko hau lortzeko gakoa. Grebari eta grebalariei esker, 10 urtez Lan hitzarmena berritu gabe izan duten langileen aldarrikapen nagusiek erantzuna izan dute, eta honek langileen lan baldintzetan, eta ondorioz ikasleek jasoko duten hezkuntzan eragin positibo nabaria izango du.

13/11/2019.
Rueda de prensa

Rueda de prensa

Esparru prekarizatuenak eta feminizatuenak. Lorpen nagusienen artean,Hezkuntza laguntzako espezialisten jardunaldia urtean 97 ordu murriztuko da ( 1.390etik 1.293 orduko jardunaldira) eta astean ordu eta erdi izango dute koordinazio lanetarako (ordu bat lanaldi osoa baino lanaldi txikiagoa dutenentzat); HHko lehen zikloko langileei dagokienez, urteko lanaldian 45 orduko murrizketa izango dute (1.620tik 1.575 orduko jardunaldira), eta koordinaziorako urtean 125 ordu izango dituzte.

Birkokapena eta erretiro partzial aurreratua. Sindikatuok eta patronalak, Eusko Jaurlaritzaren babesa izango duen akordio bat itxi dugu, gela itxieragatik lanpostua gal dezaketen langileen birkokapena bermatuko duena. Sektoreko langile guztiak barnebiltzen dituen akordioa da, lanpostu galerarako zein birkokapenerako irizpide objetiboak eta jarraitu beharreko prozedura ezartzen duena. Eta birkokapena eraginkorra izateko funtsesko elementua duena: lanpostua gal dezaketen langileak birkokatu ahal izateko beharrezko lanpostu duinen sorrera ahalbideratzen du, adin bat duten langile guztiek erretiro partzial aurreratua %75eko jardunaldian hartzeko eskubidea izango bait dute eta ondorioz erretiroa hartzen duten langileen errelebista moduan lanaldi osoko behin betiko lanpostuak sortuko baitira.

Soldatak. 2017-2020 bitarte azken 10 urte hauetan galdutako eros-ahalmenaren ia erdia berreskuratuko dute langileek, zehazki KPItik gora 4 puntuko soldata igoera izango dute lau urtetan banatuta. DBHko lehen zikloan ari diren irakasle lizentziadunek DBHko bigarren zikloko soldata parekatzea ere izango dute.

Lan kargak arintzeko neurriak.

Irakasleek, lan pertsonalerako astean 3 ordu osagarri bermatuta izango dituzte zentroan egitekoak, eta urtean 40 ordu zenbatuko dira ikastetxetik kanpo egindako lanagatik.

Administrazio eta zerbitzuetako langileek urteko lanaldia 30 ordu txikiago izango dute (1585eko lanalditik 1555eko lanaldira) eta ordaindutako 2 egun libre izango dituzte.

Ordezkapenak: espero gabeko bajen ordezkapenak hirugarren egunetik aurrera egingo dira; esperotakoenak berriz lehen egunetik hiru egunetik gorakoak badira.

Lanbide Heziketa. Datorren ikasturterako, 2020-2021, irakasleen jardunaldiaren banaketa negoziatuko da, ordu lektibo eta osagarrien proportzionaltasuna mantenduz; baita lan zentruetako formazioaren jarraipenerako asteko 6 ordu lektiboen banaketa ere tutore eta koordinatzailearen artean, gela edo tailerreko praktikaldietan 20 ikasle baino gutxiagoko geletan bi irakasleren presentziarekin batera.

ELA, STEILAS, eta CCOO sindikatuok sinatutako akordioaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, ez bakarrik, orohar gure aldarrikapen guztiei erantzuten dioten primerako edukiak dituelako; baita, sektoreko patronalen zein Eusko Jaurlaritzaren borondateran kontra, sektore honetako langileen negoziazio kolektiborako eskubidearen aitortza kontsolidatzera datorrelako. Sektore honetako langileek, beraien lan baldintzak erabakitzeko eta baldintzatzeko aukera eta eskubidea dutela agerian geratu da akordio honekin.

Aldi berean, adierazi nahi dugu, azken egunotan greba deitu dugun sindikatuok geuk proposatutako LHKko prozeduraz haratago, gatazka honetan langileen antolakuntza, mobilizazioa eta greba dinamikaren indartzea izan direla akordiorako edukiak ekarri dituzten gakoak. Sindikatuok beti erakutsi dugu adostasunetara iristeko borondate, zintzotasun eta malgutasun berdina; Eta patronal eta hezkuntza sailari behin eta berriro galdegin diegun arren eduki eta plantemandu egokiak egiteko, zein gatazkaren irtenbidean inplikatzeko, eduki horiek eta inplikazio hori ez dira iritsi azken bi ikasturtetan 27 greba egun egin, aurtengo ikasturterako hilabeteko greba deialdia gauzatu eta beste bi greba egun arrakastatsu gauzatu ditugun arte. Horregatik, patronalaren eta hezkuntza sailaren arduragabekeria eta jokaera salatu nahi ditugu, eduki eta planteamendu horiek lehenago ez egin izanagatik.

Azkenik, ELA, STEILAS, eta CCOO sindikatuok grebalariak zoriondu nahi ditugu erakutsi duten tinkotasuna eta indarragatik zein lortutako akordioagatik.

Euskal Herrian 2019ko Azaroak 13an.

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa