CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak uste du 2020ko Irakasle Kidegorentzako Hezkuntza Sailaren Lan Eskaintza ez dela nahikoa

    Sindikatuak adierazi zuen bezala, eta gaur, abenduaren 19an izandako Mahai Sektorialaren ostean frogatuta geratu den bezala, Hezkuntza Sailak hurrengo urterako proposatutako LEPak ez ditu sortutako itxaropenak asetzen.

    03/01/2020.
    OPE-EPE

    OPE-EPE

    Izan ere:

    Ez du sektoreak duen bitartekotasuna gutxituko, %20tik gora geratuko baita, kopuru onartezina kudeatzaile ona izan behar duen Administrazio batentzat.

    Bigarren eta Lanbíde Hezkuntzan hutsik dauden plazak betetzeko deitutako plazen azken kopurua -1148-, oso urruti dago 2018ko ekainaren Akordioan sindikatuekin adostutako konpromisoa betetzeko: 2017-2020 legegintzaldien artean gutxieneko 5.000 plaza. CCOO Irakaskuntzak salatzen du kopuru osoa 4.879 plazatakoa izango dela. Izan ere, 2018ko deialdiaren esleitu gabeko 406 plaza berriro sartzea ezin daiteke plaza berritzat hartu.

    CCOO Irakaskuntzak salatu nahi du berriro ere 1 hizkuntz eskakizuneko plazak ez eskaintzea hizkuntzetako espezialitateetan eta LHan, gazteleraz irakasteko jarraipena erabat bermatuta daukatenak. Euskalduntze osoko neurriak bitarteko irakasle kopuru nagusia bere lanbidea karrerako funtzionari gisa jarraitzeko kanpoan utzi eta bere irakasle-lanaren azken urteetan segurtasunik ezara eramango ditu.

    Gainera, Hezkuntza Administrazioak ez du LEPan parte har dezaketenen eskabideekin gertutik jokatu, hots, dagozkien probak aldatzeko tarteetan (proben ordena aldatu, azalpenarekin eta UDaren defentsarekin eta Programazioarenarekin); ezta Epaimahai kopurua gehitzeari dagokionean eta aipatu pertsonal horrek bideratu dizkion kexa ugari aintzat hartzean ere.

    CCOO Irakaskuntza

    2019-12-19