CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Sindikatuek Jaurlaritzari ohartarazten diogu baldintzak negoziatu eta osasuna bermatu ezean langileak ez direla geletara itzuliko

  • Datozen egunotan sindikatuak hezkuntzako eragile desberdinekin jarriko dira harremanetan irakurketa elkarbanatu eta erantzun bateratu bat emateko aukerak aztertzeko

08/05/2020.

Atzo Hezkuntza sailburuak ikasturte amaierari begira ikastetxeetara itzultzeko aurkeztutako plana, langileen ordezkariekin negoziatu eta landu gabeko plana izan da. Osasun krisi honen kudeaketa guztian bezala aldebakarreko erabaki inposatu bat gehiagoren aurrean gaude.

Plana behin ikusita eta ikastetxeen egoera zein den ezagututa, gaur gaurkoz langile zein ikasleen osasuna bermatuz datorren maiatzak 18tik aurrera itzulera abian jartzeko baldintzak ez dira ematen. Plana, motz geratzen diren segurtasun irizpide orokor batzuk jasotzera mugatzen da. Hezkuntza sailak irizpide orokor horiek betetzeko hartuko diren neurriak ikastetxeekin landu gabe hartu ditu, baita neurri horiek abian jartzeko baliabideak aurreikusi gabe ere, zentruetako zuzendaritzengan neurrigabeko ardura maila ezarriz. Itzulera planaren ezaugarri nagusia inprobisazioa eta prezipitazioa direla esan dezakegu beraz.

Egoera honetan erabateko arduragabekeria litzateke datorrean maiatzak 18an planteatutako itzulera abian jartzea, langile zein ikasleen osasuna, eta zabalkundez gizarte osoarena, arrisku larrian jarriko litzatekeelako.

Hau horrela, sindikatuok hezkuntza sailari galdegiten diogu ez dezala ikastetxeen irekiera plana abian jarri langileen ordezkariekin osasuna bermatuz ikastetxeetara presentzialki itzultzeko baldintzak negoziatu eta ahalbideratzeko moduan egon arte.

Egoeraren larritasuna kontuan izanik, datozen egunotan sindikatuok gainerako hezkuntza ergileekin jarriko gara harremanetan gure irakurketa elkarbanatu eta erantzun bateratu bat emateko aukerak aztertzeko.

Sindikatuok langile eta ikasleen osasuna bermatze aldera gure esku dauden tresna eta baliabide guztiak aztertuko ditugu, besteak beste, behar adinako mobilizazio dinamika bultzatzea.

Euskal Herrian 2020ko maiatzak 8an.