CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Sindikatuok Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei mahaiko bilera datorren astearen barruan deitzeko exijitzen diegu, premiazkoak diren bi eremu hauek lantzeko:

  • greba amaierako edukien exekuzioa eta ikastetxeetara presentzialki itzultzeko baldintzak

Azken egunotan ikastetxeetara presentzialki itzultzeko aukeraren inguruan Hezkuntza Saila egiten ari den kudeaketa erabat arduragabea eta inprobisatua izaten ari da. Ikasketa presentzialetara itzultzeko “planak”, zehaztugabetasuna, prezipitazioa eta aldebakarkotasuna ditu ezaugarri nagusitzat, langileen ordezkariekin zein gainerako hezkuntza eragileekin ez baita ez partekatze ez eta negoziaketa errealik egon. Agerikoa da, langile, ikasle eta gainerako hezkuntza komunitatearen osasuna bermatzeko baldintzarik ez dela ematen gaur gaurkoz itzulera presentziala abian jarri ahal izateko.

15/05/2020.

Beste behin ere atzo komunikabideen bidez jakin genuen hezkuntza sailaren azken erabakia. Zenbait etapa eta kurtsotan Maiatzak 18an jardun presentzialari ekin ahal izateko aukera, Maiatzak 25era atzeratzen dela alegia. Datetik haratago, jarduera presentziala berrartzeko kondizioa osasuna eta segurtasuna bermatzeko baldintzak ematen direla izan behar da. Hau horrela, sindikatuok Hezkuntza Sailari Hezkuntza sistema osorako itzulera presentzialerako plana langileen ordezkariekin negoziatzeko esparruak ireki ditzala eskatu diogu. Behin plan orokor hori adostuta, ikastetxe bakoitzeko ordezkariekin landu beharko direlarik itzulerarako kontingentzi plan propioak.

Gaurko lotuta geneukan Lan Hitzarmenaren negoziazioarako mahaia atzeratzea erabaki du patronalak, atzo jakinarazi zigunez. Bilera atzeratzeko, itzulera presentzialari lotutako egoera nahasiari egiten dio aipamena.

Azkeneko mahaiko bilerara (apirilak 24) patronalek ekarri zuten lan hitzarmen berriaren erredakzio proposamenean, greba amaierako akordioan adostutako gai ugari modu egokian jasotzen ziren. Besteak beste, adostutako soldata igoerak, kolektibo desberdinentzat adostutako lanaldi murrizketak, ordu osagarriak zein opor aldiak edota erretiro partziala %75eko murrizketarekin hartzeko eskubidea. Hainbat gai garrantzitsu zintzilik geratu ziren ordea:

  • Lan pertsonalerako ordu osagarrien definizioren inguruan gure desadostasuna adierazi genien. Ordu hauek aurretiaz bakoitzaren egutegian jasoak izan behar dira, eta proposatutako definizioan hau ez da bermatzen. Sindikatuok egindako proposamena aztertzekotan geratu ziren patronalak eta erantzuna pendiente dago.
  • Azken mahaian Urtarrilean erretiroa hartzeko eskubidea izan eta oraindik erretiroa izapidetu ez zaien langileek, atzerapen honengatik kalterik ez dutela izango adierazi bazuten ere (erretiroa urtarrilean izapidetuta izan balitz bezala, data berdinean utzi ahalko diotelako ikastetxeko lan presentziala egiteari), oraindik ez dira erretiro hauek izapidetzen hasi.
  • Erretiro partziala, birkokapena zein Lanbide Heziketako edukiak exekutatu eta abian jartzeko pausoak ematea ezinbestekoa izanik, gai hauetan aurrerapasuoak ematea premiazkoa da.

Egoera honen aurrean, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok, Hezkuntza Sailaren arduragabekeria eta inprobisazioak aste honetan sortu duen egoera ulertuta, garbi daukagu aldi berean, ez dugula ontzat emango ez neurrigabeko luzatze gehiago, ez eta osasun krisi honen salbuespenezko egoeraerabiltzerik ere greba amaierako akordioan jasotako edukien exekuzio blokeatzeko.

Gainera, kontuan hartuta, hasieran ez bezala, azkenik ikastetxeetara presentzialki itzultzeko aukera abian jartzea, zein datetan, zein etapetan eta zein ikas taldeentzat, ikastetxe bakoitzaren esku utzi duela Hezkuntza Sailak, ezinbestekoa deritzogu negoziazio mahaian sektoreko patronal nagusiek, itzulera presentzialaren inguruan daukaten asmoa langileen ordezkariekin partekatu eta negoziatzeari.

Egoera honen aurrean, sindikatuok Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei mahaiko bilera datorren astearen barruan deitzeko exijitzen diogu, premiazkoak diren bi eremu hauek lantzeko, greba amaierako edukien exekuzioa eta ikastetxeetara presentzialki itzultzeko baldintzak.

Euskal Herrian 2020ko maiatzak 15ean.