CCOO Irakaskuntza | 28 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

Patronalei greba amaierako akordioan adostutako edukiak bere gain hartu eta bete ditzala exijitu diogu gaurko Kristau Eskolako egoitza aurreko elkarretaratzean

  • Bihar Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean gauzatuko dugun ekarretaratzean Hezkuntza Sailari birkokapen akordioa betearazteko neuriak har ditzala exijituko diogu

17/06/2020.
Concentración concertada 2020_06_17

Concentración concertada 2020_06_17

Azaroan, lan gatazka gogor baten ondoren, gehiengo sindikalak eta patronal nagusiak akordio bikain bat sinatu genuen EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetarako, eduki oso garrantzitsuak dituena, eta langileen lan baldintzak nabarmen hobetzen dituena.

Hauen artean, % 75ko lanaldiko erretiro partziala hartzeko eskubidea kolektibo guztientzat. Honek lanaldiaren % 100ean eta lan kontratu mugagabearekin errelebistak kontratatzeko beteteharra dakar, zeinak birkokapenerako irizpide objektiboak ezartzearekin batera, matrikulazioaren beherakadagatik lanpostua galdu dezaketen langileak birkokatzeko bermea suposatzen duen.

Greba amaierako akordioaz gain, sektoreko patronalek eta sindikatuok birkokapen akordioa hitzartu eta sinatu genuen Hezkuntza Sailarekin.

Azaroko akordioan jasotzen diren oinarrizko edukietako asko jada ikastetxeetan aplikatzen ari dira, besteak beste galdutako erosi ahalmenaren ia erdia berreskuratzea suposatu duten soldata igoerak edota lan kargak arintzeko ordu osagarriak eta lanaldi murrizketak.

Patronalak ordea, adostutakoa bere gain hartzeko, hitzarmenean txertatzeko eta betetzeko borondate oso eskasa adierazten ari dira eta prozesua oztopatzen eta atzeratzen aritu da etengabe. Azken oztopoa, lanpostua galtzen duten langileak birkokatzeko, patronalak jada sinatuta dituen funtsezko irizpideak erreglamenduan sartzeko asmorik ez duela izan da, lehendik hartutako konpromisoak indargabetu nahi baititu, birkokatze sistemaren eraginkortasuna erabat kolokan jarriz. Lanbide Heziketari dagozkion edukietan ere aurrerapausorik ez du eman.

Patronalaren asmoa greba-amaierako akordioaren baldintzak eta espiritua aldatzea izan da. Gobernuaren finantzaketa jaso nahi du erretiro partzialen kostua ordaintzeko, baina lanpostua galtzen duten sektoreko langileak erizpide objetiboen bitartez birkokatzeko konpromezua bete gabe, beren aldebakarreko kontratazio politikari eutsiz. Azken batean, birkokapenaren inguruan adostutakoa ez du bete nahi.

Hezkuntza Sailari dagokionez, birkokapen Akordioa betearazteko duen erantzukizuna eta eragiteko aukera ikusita, sindikatuok gurekin biltzeko eta egoera bideratzeko aktiboki parte har dezala eskatu diogu behin baino gehiagotan. Hezkuntza Sailak gurekin egoteko azken momenturarte itxaron du ordea, eta ekainera arte ez da gurekin bildu. Halere, azkenean, pasa den astean gurekin izandako bileran, argi adierazi zuen erretiro partzialen finantziaketa birkokatzeko helburua betetzeari lotua dagoela.

Gaur Kristau Eskolako egoitza aurrean egindako elkarretaratzean patronalei greba amaierako akordioan adostutako edukiak bere gain hartu, hitzarmenean txertatu eta bete ditzala exijitu diegu.

Bihar berriz, Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean gauzatuko dugun ekarretaratzean Hezkuntza Sailari birkokapen akordioa betearazteko neurriak har ditzala exijituko diogu, are gehiago sailarekin izandako bileran adierazi zigun kointzidentzi maila kontuan izanda

.Aldi berean, patronalaren blokeoak eta Hezkuntza Sailaren inakzioak jarraitzen duen bitartean, sindikatuok gure esku dauden tresna gustiak jarriko ditugu abian sinatutako akordioen eduki guztiak betearazteko, baita birkokapena ere. Horrela, patronalaren blokeoaren aurrean birkokapen prozedura datorren ikasturtetan abian jarri ahal izateko pausoak aldebakarrez aktibatzen hasi gara jada, eta hala jarraituko dugu, ptronalen aldetik oztopoak izanez gero bide juridikoari ere ekingo diogularik.

Patronalei greba amaierako akordioan jasotako edukiak adostutako terminoetan bere gain hartu, Lan hitzarmenean txertatu eta betetzeko galdegiten diogu. Hezkuntza Sailari berriz, birkokapen akordioa betearazteko bere esku dauden mekanismo guztiak abian jartzeko.

Bestela, mobilizazioa, ekintza sindikala zein juridikoa intentsifikatzen joan beste biderik ez digute utziko.

Euskal Herria 2020ko ekainak 17an