CCOO Irakaskuntza | 16 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

ELA, STEILAS eta CCOOek oso larritzat jotzen dugu gaurko birkokapen batzordera ez agertzeko patronalen erabakia

  • Bertan egon den Hezkuntza Sailak argi adierazi digu sindikatuoi birkokapen akordioa bere osotasunean ulertu behar dela, eta ikastetxe zein patronalek birkokapena betetzen ez badute finantzaketarik ez dutela jasoko

24/06/2020.

Azaroan, lan gatazka gogor baten ondoren, gehiengo sindikalak eta patronal nagusiak akordio bikain bat sinatu genuen. Akordioan jasotako oinarrizko edukietako asko ikastetxeetan aplikatzen ari dira dagoeneko, besteak beste galdutako erosi ahalmenaren ia erdia berreskuratzea suposatu duten soldata igoerak edota lan kargak arintzeko ordu osagarriak eta lanaldi murrizketak.

Azaroko akordioa jarraituz, patronalek eta sindikatuok birkokapen akordioa hitzartu eta sinatu genuen Hezkuntza Sailarekin. Honela, matrikulazio jaitsieragatik lanpostua gal zezaketen langileak birkokatzeko irizpideak, baldintzak eta prozedura itxi genituen.

Greba amaierako akordioan erretiro partziala hartzeko eskubidea jasotzen da langile guztientzat. Honekin batera % 100ean eta lan kontratu mugagabearekin errelebistak kontratatzeko betebeharra dakar, zeinak birkokapenerako irizpide objektiboak ezartzearekin batera lanpostua galdu dezaketen langileak birkokatzeko bermea suposatzen duen.

Hezkuntza sailarekin sinatutako akordioak, Sailak erretiro partzialak errazteko eta birkokapena ahalbidetzeko, erretiro hauen kostua bere gain hartuko duela jasotzen du beti ere, patronalek eta hauek ordezkatzen dituzten ikastetxeek lanpostua galtzen duten sektoreko langileak adostutako erizpide objektiboen bitartez birkokatzeko konpromezua eta betebeharra bere gain hartzen duten bitartean.

Patronalek birkokapenaren inguruan sinatutakoa ez dute bete nahi. Gobernuaren finantzaketa jaso nahi dute erretiro partzialen kostua ordaintzeko, baina lanpostua galtzen duten sektoreko langileak erizpide objektiboen bitartez birkokatzeko konpromezua bete gabe, beren aldebakarreko kontratazio politikari eutsiz. Azken batean, birkokapenaren inguruan adostutakoa ez du bete nahi.

Pasa den astean sindikatuok deitutako mobilizazioetan jakinarazi genuen, akordioak betez birkokapena ahalbideratzeko aldebakarreko pausoak ematen jarraituko genuela. Zentzu horretan, gaurko, lanpostuak esleitzeko zeregina duen birkokapen batzordeko zein birkokapen akordioaren betearazpena bermatzeko lana duen jarraipen batzordeko bileretara deitu genituen sindikatuok Hezkuntza saila eta patronalak.

Gure harridurarako, deialdi honen aurrean, eta beste behin ere birkokapen akordioa ez betetzeko intentzioarekin, patronalak mahai negoziatzailea deitu du sindikatuok birkokapen eta jarraipen batzordea deitutako egun berdinerako eta birkokapenaren inguruko inolako planteamendu aldaketarik edo proposamenik egin gabe.

Patronalek bileretara ez agertzea erabaki duten bitartean, greba amaierako akordioa sinatu genuen sindikatuak eta hezkuntza saila bertaratu gara.

Hezkuntza Sailak jarraipen batzordea formalki osatzeko pausoak emateko konpromezua hartu du eta argi adierazi du gaurkoan birkokapen akordioa bere osotasunean ulertu behar dela, eta birkokapena gauzatzen ez bada erretiro partzialen finantzaketarik ere ez dela egongo.

Sindikatuok, Patronalei greba amaierako akordioan jasotako eduki guztiak, eta bereziki birkokapen prozedura eta helburuari dagozkionak, adostutako terminoetan bere gain hartu, Lan hitzarmenean txertatu eta betetzeko galdegiten diegu. Eta Hezkuntza Sailari birkokapen akordioa betearazteko parte hartze aktiboa izan dezala.

Euskal Herria 2020ko ekainak 23an

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa