CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

Sindikatuok eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek, 29 greba egun ondoren sinatutako greba amaierako akordioko eduki bikainak txertatzen dituen Lan Hitzarmena sinatu dugu gaur

    Azaroan, lan gatazka gogor baten ondoren, gehiengo sindikalak eta patronal nagusiak akordio bikain bat sinatu genuen EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeen sektorerako, eduki oso garrantzitsuak dituena, eta langileen lan baldintzak nabarmen hobetzen dituena. 29 greba egun barneratu zituen mobilizazio eta greba dinamika izan ziren akordio hura lortzeko gakoa.

    24/07/2020.

    Greba amaierako akordioaren edukiak Lan Hitzarmenean adostutako baldintzetan txertatzeko azken hilabetetako prozesua ez da erraza izan. Izan ere, patronalak, adostutakoa bere gain hartzeko ez baitu borondaterik adierazi, eta prozesua oztopatzen eta atzeratzen aritu baita etengabe. Lan Hitzarmenaren sinadurarako azken blokeo elementu nagusia lanpostua gal dezaketen langileen birkokapena lehenetsi gabe, bere aldebakarreko kontratazio politika mantentzeko patronalaren saiakera izan da.

    Azkenik ordea, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok sinatutako greba amaierako akordioa ondo lotuta egoteak, eta sindikatuok azken hilabeteetan gauzatutako mobilizazio, salaketa publiko zein hezkuntza sailarekin egindako kudeaketak, sinatutako edukiak bere gain hartu eta Lan Hitzarmenean txertatu beste biderik ez die utzi patronalei.

    Birkokapenari dagokionez esaterako, lanpostua gal dezaketen langile guztiak birkokatzeko konpromezua bere gain hartu beste biderik ez dute izan, pasa den uztailak 15eko mahaian adierazi eta hitzarmenean jaso den bezala.

    Horrela, gaurkoan, langileen ordezkaritzaren %90etik gorako ordezkaritza dugun eta greba amaierako akordioa sinatu genuen sindikatuok, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin akordio hark jasotzen dituen eduki bikainak txertatzen dituen Lan Hitzarmena sinatu dugu. UGTk ere, greba amaierako akordioa sinatu ez zuen arren, Lan Hitzarmena sinatu du.

    Azkenean, greba eta grebalariei esker, 10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe izan duten langileek beraien lan baldintzak nabarmen hobetzen dituzten edukiak jasotzen dituen Lan Hitzarmena lortu dute.

    Hitzarmenak jasotzen dituen eduki nagusienen artean, garai batean gainditu ezin ziren oztopoak gainditzen dituzten edukiak daudela gogoratu behar dugu, hala nola:

    • Ia %9ko soldata igoera, zeinak galdutako erosi-ahalmenaren ia erdia berreskuratzea dakarren, soldata eta lan baldintzak finantzaketa publikoarekin lotzeko patronalen betiko asmoa gaindituz
    • kolektibo ezberdinentzat lan pertsonalerako ordu osagarrik aitortzea
    • Kolektibo desberdinentzat lanaldi murrizketak
    • % 75ko lanaldiko erretiro partziala langile guztientzat, lanaldiaren % 100ean eta lan kontratu mugagabearekin errelebistak kontratatzeko dakarren betebeharrarekin

    Matrikulazio jaitsieragatik lanpostua galduko duten langileak birkokatzeko betebeharra Hau horrela, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok langileok zoriondu nahi ditugu hain merezitako Lan Hitzarmena izango dutelako.

    Aldi berean, sindikatuok adierazi nahi dugu, lanean jarraituko dugula sinatutako akordioetan jasotako konpromezuak bete daitezen.

    Euskal Herrian 2020ko uztailak 17ean