CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

XIII Irakaskuntza Federazioaren Biltzarra

  • Hezkuntza erronka-berriak, erantzun berriak

08/01/2021.
Cartel XII congreso Irakaskuntza

Cartel XII congreso Irakaskuntza

Kaixo adiskide,

2021. urtean zehar, Espainia osoko CCOOekoek, lau urtean behin, ideiak, lan ildoak, estrategia sindikalak eta baita erakunde bakoitzaren egunez egunean lanean ari diren pertsonak berritu eta eguneratzen dituzten biltzarrak egingo ditugu.

Horregatik, Irakaskuntzak, Euskadiko Irakaskuntzaren zure federazioak, batzar ezberdinak antolatuko ditu non ideiak eztabaidatu eta Federazioaren ordezkaritza-karguak beteko dituzten pertsonak aukeratuko diren.

Afiliatu zarenez, ahal den modurik hoberenean parte hartzeko eskubidea duzu: aurkeztuko diren txostenak eztabaidatuz eta parte hartze zure foroetan sinestu eta defendatzen duzuna ordezkatuko duten pertsonak hautatuz. Horrela, batzarrak bi zati izango ditu: 1.- Hausnartzeari dagokiona (aurkeztutako 3 txostenei zuzenketak proposatuta (XII. Estatuko Biltzar Konfederala, XII. Euskadiko Biltzar Konfederala eta XIII CCOO Irakaskuntzaren Estatuko Federazioaren Biltzarra). 2.- Hautazkoa: 2021eko apirilaren 24ean, Irakaskuntzaren XIII. Biltzarrera zure izenean joango diren ordezkoak hautatuz.

Gaur egun bizi dugun pandemia egoeragatik neurriak hartuko dira; osasun aginduak errespetatuz, mugarik gabeko partaidetza demokratikoari aukera emango dizkiotenak. Honek, aurreko biltzarraldiekiko, zenbait aldaketa eskatzen ditu, eta komenigarri da zuk hauek ezagutzea, duela gutxi onartutako Kongresuetako Arauek zehazten duten bezala:

Parte hartzeko, gure webgunean izena eman behar duzu, honekin batera doan gidan adierazitako jarraibideak betez. Hori egin ezean, ezin dezakezu biltzar-prozesuan parte hartu.Izena ematean, bertan egonda parte hartu nahi izango duzun (zehaztuko diren lokal sindikaletan) ala telematikoki. Telematikoki eginez gero, zure batzarraren egun batzuk baino lehenago, sarbiderako esteka jasoko duzu.

Espero dugu, eztabaidan zure partaidetza eraginkorra izatea. Izan ere, funtsezkoa da bere erakundearekin konpromitituak dauden gizon-emakumeen sindikatua egitea, egokitzat jotzen dituzun erreibindikazio eta proposamenak jasoko dituena.

Erantsitako dokumentuetan kongresuari buruzko dokumentu guztiak dituzue.