CCOO Irakaskuntza | 20 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Amatasunagatiko osagarri berria erretiroan

    2021eko otsailaren 2, EAOean, emakumezkoen erretiroaren baldintzen aldaketa bat argitaratu zen. Aldaketa honetan, genero ezberdintasuna murrizteko neurriak hartzen dira, emekumeek jasoko duten 378 eurotako osagarri berria sortuz. Urtero errebaluatuko da.

    24/02/2021.
    CCOO solicita la inclusión del nuevo complemento de maternidad en la jubilación voluntaria de Clases Pasivas

    CCOO solicita la inclusión del nuevo complemento de maternidad en la jubilación voluntaria de Clases Pasivas

    Aipatu OSAGARRIA, Gizarte Segurantzaren pertsonalarentzat ez ezik MUFACEkoentzat ere indarrean jarriko da erretirora iristean.

    Osagarria, kontribuzio-pentsio guztietarako, ezintasun iraunkorretarako eta alarguntza-pentsioetarako izango da. Dagokien erretiro dataren aurretik, nahita, erretiratzen direnak ere, aipatu osagarria jasotzeko eskubidea izango dute. Lehen, 65 urtez eta ezintasun iraunkorrarengatik erretiratzen zirenak baino ez baitzuten osagarri hori jasotzen.

    Zehaztapenak:

    • Seme-alaba bakoitzak (bizirik iaioa) aukera ematen du osagarri bat onartzeko eskubidera. Gehienez lau seme-alaba.
    • 14 ordainsaritan zatituta ordainduko da, 27 € hileko.
    • Pentsiorik altuena kobratu arren, jaso ahal izango da.
    • Ez zaie (epaiez) guraso-aginterik gabeko gurasoei onartuko. Ezta emakume baten aurkako genero-indarkeriagatik zigortutako aitei ere.
    • Zatikako erretiroaren kasuan ez da osagarria jasotzeko eskubidea izango. Baina, erretiro arruntera igarotzean, kobratzen hasiko da.

    Gizonezkoek jaso al dezakete osagarri hori?

    Hasiera batean ez. Gurasoetatik batek baino ezin baitezake jaso, emakumeak. Gizonezkoek kobra dezakete ondorengo kasuren bat ematen bada:

    1. Beste progenitoreak alarguntza-pentsioa kobratzen bazuen.
    2. Erretiro kotribuzio-pentsioaren edo ezintasun iraunkorraren kasuetan eta seme-alaba bat jaiotze edo adoptatzeak bere lanbidean eragin edo berori etenenaraztea ekarri duenean. (ikus baldintzak EAOean)
    3. Bi progenitoreak sexu berekoak badira, aipatu eskubidea, kopuru gutxiagoko pentsio publikoak jasotzen dituenari onartuko zaio.

    *Gomendagarria AEOa irakurtzea.