CCOO Irakaskuntza | 7 October 2024.

Enplegu publiko prekariorik ez! Mobilizazioak Euskal Administrazio Publikoan. Martxoak 30

    Dakizuen bezala, ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok mobilizazio-dinamika bati ekin diogu behin-behinekotasunaren abusuaren aurka, enpleguaren kontsolidazioaren Zerbitzu Publikoen alde, eta apirilaren 22an greba egitera deitzen dizuegu. Egun horretan, benetako urratsak eskatuko diegu gure erakundeei eta euskal alderdi politikoei, ia 60.000 langile publikoak finkatzeko.

    26/03/2021.
    Mobilizazioak Euskal Administrazio Publikoan. Martxoak 30

    Mobilizazioak Euskal Administrazio Publikoan. Martxoak 30

    Dinamika horren barruan, dei egiten dizuegu martxoaren 30ean elkarretaratzeak edo beste edozein ekimen egin ditzazuen zuen lantokiko atean, argazki eta/edo bideo bat egin dezazuen eta sareetara igo ditzazuen Hashtag honekin #ZerbitzuPublikoenAlde, #Kontsolidazioa eta #PribatizaziorikEz, eta multimediasindikala@gmail.com helbide elektronikora bidal diezazkiguzuen. Bildutakoekin collage polit bat egingo dugu, prekarietatea eta behin-behinekotasuna salatzeko gure zerbitzu publikoetan.

    ANIMATU ETA PARTE HARTU!