CCOO Irakaskuntza | 26 December 2024.

Apirilak 22: greba EAEko sektore publikoan

  • Zerbitzu publikoen eta enplegua sortu eta finkatzearen defentsan

ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok greba deitu dugu gaur euskal sektore publiko osoan, behin-behinekotasunaren abusuaren aurka eta enplegua finkatzearen alde, hala nola aldi baterako langileak finkatzearen alde eta zerbitzu publikoak defendatzearen alde.

20/04/2021.
Apirilak 22 greba

Apirilak 22 greba

Langileen prekarizazioa eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzu publikoen ahultzea ikusita, Eusko Jaurlaritzaren, gainerako erakundeen eta alderdi politikoen axolagabekeria eta erantzun egokirik gabe jarraitzen dugu.

Administrazioen behin-behinekotasun mailak onartezinak dira. %40 baino gehiago. Eta modu sistematiko, orokor eta askotan iruzurrezkoan errepikatzen dira. Horregatik, premiazkoa da egoera horri irtenbide egokia ematea.

Greba egun hau ezinbestekoa da murrizketen, austeritatearen, pribatizazioen, lan-baldintzen prekarizazioaren, enplegu publikoaren suntsipenaren eta gure sektore publikoaren etengabeko ahultzearen politika guzti hauei aurre egiteko. Premiazkoa da egoera horri irtenbide egokia ematea.

PARTE HARTU apirilaren 22ko greban

Dei egiten diegu langile guztiei 24 orduko lanuztearekin bat egitera eta 11:30ean hiru hiriburuetan deitutako hiru manifestazioetan parte hartzera, zerbitzu publikoen alde, aldi baterako enplegua sortu eta finkatzearen alde eta enpleguaren egoera hau pairatzen duten langileen alde.

Manifestazioak apirilaren 22an: 11: 30ean

Bilbo, Jesusen BihotzaDonostia, BoulevardGasteiz, Udaletxe plaza

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa