CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

ADI EGON !!

Bizkaiko autoeskolen hitzarmenaren gatazkari buruzko JAKINARAZPENA

    CCOOirakaskuntzak Bizkaiko Autoeskolen Hitzarmen Kolektiboak jasaten ari den eragindako blokeoa salatu du

    28/02/2022.
    Autoeskolak

    Autoeskolak

    CCOOirakaskuntzaren ustez, orain da Bizkaiko autoeskolen hitzarmenaren inguruan izoztutako soldatetarako eta negoziazio kolektiborako aspalditik irekitako zulo erraldoia konpontzeko unea. Zulo zabal eta sakon honen jatorria 2010. urtean jaiotako krisi ekonomiko eta finantzarioan kokatzen da. Krisialdia aspaldikoa izan arren, oraindik ere gure artean nabaritzen da, eta, beste sektore batzuetan bezala, berak eragin du sektore honetan orain konpentsatzea oso zaila dirudien aldi baterako desoreka.

    CCOOirakaskuntzak negoziazio kolektiboari berriro ekiteko eskatzen dio APAVI sektoreko patronalari, negoziazio-mahaia modu eraginkorrean aktibatuz. Mahai horren bidez, eta sindikatuekin izandako elkarrizketaren bidez, negoziazioa berpizteko eta gatazkaren konponbidea bideratzeko neurriak adostu ahal beharko lirateke.

    Hau da hitz egiteko, proposamenak baloratzeko eta langile guztien eta, ondorioz, Bizkaiko autoeskolen sektore osoaren eskubideak eta lan-baldintzak babestu, defendatu eta hobetuko dituen hitzarmen berri bat sinatzeko akordioetara iristeko unea.

    Ohar honen bidez CCOOirakaskuntzak berretsi egiten du negoziazioarekin -fede onekoarekin- duen konpromisoa, eta, orain, horren eta inplikatutako eragile guztien eskura jarriko du bere planteamendua, akordiorako oinarrien dokumentu batean jasoa, Bizkaiko autoeskoletako langileek jasaten duten eragindako blokeoa hausteko.

    Bilbon, 2022ko otsailaren 28an

    CCOOirakaskuntza