CCOO Irakaskuntza | 19 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Akordio partziala

CCOOirakaskuntzak UNIBERTSITATEZ KANPOKO EUSKAL IKASTEGI PUBLIKOETAKO PLANTILLA-IRIZPIDEAK SINATU DITU HEZKUNTZA SAILAREKIN

    Sindikatuak, Steilas, LAB eta UGTrekin batera, plantillak handitu eta bermatzen dituen dokumentua sinatu du, eta, bereziki, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Batxilergoan nabarmenduko da.

    29/05/2022.
    Sonia Aldave, responsable de pública en CCOO Irakaskuntza

    Sonia Aldave, responsable de pública en CCOO Irakaskuntza

    Bi urtean baino gehiagotan eta eztabaida handiz adostutako akordioak hobekuntza dakar aipatutako zikloetan, ratioak murrizten direlako, batetik, ikasle errepikatzaileak taldearen zenbaketan sartu eta bestetik, Haur Hezkuntzan talde egonkorrak mantentzen direlako, betiere, taldeko ikasleen kopurua 10etik gorakoa bada.

    Horrez gain, ikastetxe guztiek berrikuntzarako baliabideak izango dituztela bermatzen du, etapa eta maila edozein direla ere. Halaber, aholkularitzako eta pedagogia terapeutikoko plazak gehitu dira, horretarako behar den ikasle-talde kopurua jaitsiz (8tik aurrera), eta, azkenik, jantokiko arduradunaren eta IKTetako teknikariaren plazak mantendu dira.

    Lanbide Heziketan, CCOOirakaskuntzak aspalditik eskatzen zuen egoera aldatu da: Oinarrizko LH eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak ematen dituzten ikastetxe guztiek orientatzaile psikopedagogikoak edukitzea.

    CCOOirakaskuntza pozik dago sinadura horrekin, baina jakin badaki oraindik ere Hezkuntza Sailarekin benetan negoziatu gabeko gai asko direla eta horiek guztiek jarrera irmoa eta behin betikoa behar dutela. Iragarritako neurri murriztaileen bidez estalitako mehatxuak amaitu behar dira behingoz. Sindikatuak badaki mobilizazioa ezinbesteko laguntza-tresna izango dela aurrerantzean ere, gaur egun onartezinak diren proposamenak aldatu nahi badira.

    CCOOirakaskuntza