CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

LARUNBATEAN, AZAROAK 5 (17:30)

DENOK BILBORA! EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE, HEZKUNTZA LEGE HONI EZ!

  • Euskal Eskola Publikoaren aldeko eta Hezkuntza Lege honen aurkako manifestazioa deitu dugu larunbaterako, azaroaren 5erako, Euskal Eskola Publikoa Harro Topagunea osatzen dugun eragileok.

CCOOirakaskuntza parte-hartzailea izanik, Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformak LARUNBATEKO 17:30ean Bilbon Euskal Eskola Publikoaren alde eta Hezkuntza Lege berriaren egungo aurreproiektu honen aurka izango den MANIFESTAZIOAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DUGU

02/11/2022.
20221105_denok_Bilbora

20221105_denok_Bilbora

 

 

AZAROAREN 5ean, LARUNBATA, MANIFESTAZIOA BILBOn

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE

HEZKUNTZA LEGE HONI EZ!

 

Hezkuntzako irakasleak, familiak, langileak, ikasleak, elkarteak, eta euskal eskola publikoan sinesten dugun guztiok:

AZAROAREN 5ean, LARUNBATAREKIN, BILBON, 17:30ean, Hezkuntza Ordezkaritzan (Gran Vía 85) hasita, egingo dugun manifestaziora gonbidatu nahi zaituztegu. Gainean dugun hezkuntza legeak sare publikoa baztertzen du, guztiz ezberdinak diren bi sareak (publikoa eta pribatua) berdindu nahi ditu, eskola-segregazioaren arazoa konpondu ez eta haustura soziala eragiten jarraituko du. Euskarari dagokionez , planteatzen duena atzerapausoa da, murgiltze eredutik urrun. Denona eta denontzako den hezkuntza defendatzeko, mobilizatzeko eta Euskal eskola publikoaz harro gaudela esateko ordua da. Zatozte gurekin!

 

EGIN DEZAKEGUNA:

KARTELA: Honekin batera doakizue manifestazioaren kartela; inprimatu eta itsatsi ikastetxean zehar, kalean, auzoan, herrian...KANTA:“Harro!“ Kanta ere bidaltzen dizuegu.Ikastetxean jarri, landu, ikasi , dantzatu eta abar.ATXIKIMENDUA ARGAZKI BATEN BIDEZ: Manifestazioarekin bat egiten baduzue, zuen atxikimendua bidaltzea eskatzen dizuegu: egin argazkia kartelarekin edo pankartarekin batera eta OOGa, klaustroa, etapa, zikloa, IGE edo langile talde bezala sinatu eta URRIAREN 28A BAINO LEHEN guri bidali helbide elektroniko honetara: eskolapublikoazharro@gmail.com

PANKARTAK: Pankartak eskegi zuen ikastetxearen kanpoaldean. Sindikatuetako egoitzetan egiteko materiala eskuragarri duzue, behar izanez gero. Topaguneko eragile eta plataformetatik saiatuko gara laguntzen. (Atxikitua ere, pankarta-eredu bat).AUTOBUSAK: Bilbora joateko autobusak antolatu ikastetxeetako langile, guraso elkarte, ikasle talde eta abar batu eta goazen Bilbo betetzera!

 

GOGORATU KAMISETAK SALGAI DITUGULA. ETORRI MANIFESTAZIORA BERA JANTZITA

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO TOPAGUNEA

 

CCOOirakaskuntza   #erantzunBerriak