CCOO Irakaskuntza | 15 October 2024.

2023ko HEZKUNTZA PUBLIKOKO HAUTESKUNDE SINDIKALEN BALORAZIOA

    Atzo, martxoak 30, hezkuntza publikoko langileek ordezkari sindikalak aukeratzeko eskubide demokratikoa baliatu ahal izan zuten, inolako gorabehera nabarmenik gabe eta giro on eta adeitsuan garatutako jardunaldian.

    31/03/2023.
    iCCOO_BOTEREA

    iCCOO_BOTEREA

    iPUBLIKOA

    HAUTESKUNDEAK 2023

     

    Atzo, martxoak 30, hezkuntza publikoko langileek ordezkari sindikalak aukeratzeko eskubide demokratikoa baliatu ahal izan zuten, inolako gorabehera nabarmenik gabe eta giro on eta adeitsuan garatutako jardunaldian. CCOO Irakaskuntzak beren eskubidea erabili zuten langile guztiak zoriondu eta bozkatu zuten hautesleen kopuru handia nabarmendu nahi du.

    Tamalez, salatu behar dugu Administrazioa hauteskunde-prozesuan lagundu barik eragozten saiatu dela sindikatuak premiazkoak ez diren zenbait bileratara deituta, ez kolektiboarentzat ez zerbitzuaren funtzionamenduari begira inolako eraginik izan ez dutenean. Horietako batzuk oso orokorrak izan dira, hala nola, 2017tik bildu ez den lan-osasuneko batzordearena edo zerbitzu-eginkizunen berrikuspenarena edo BAT taldeen prestakuntza-jardunaldiak, besteak beste. Hori gutxi izango balitz, jardunaldi horiek atzora arte iraun zuten, bozketa-egunera arte, hain zuzen ere, eta horrek guztiak are gehiago nahastu du berez zaila den hauteskunde-prozesua, inolako beharrik gabe.

    CCOO Irakaskuntza lortutako emaitzei buruz hausnartzeko epealdian sartuko da orain. Emaitza horiek gure estrategia eta planteamenduak birkokatzera behartzen gaituzte, hemen, Euskadin, edo beharrezkoa den lekuetan, euskal hezkuntza publikoko profesionalen lan-baldintzen eta gainerako hezkuntza-komunitate osoaren bilakaeraren ondorioz hartu beharreko erabakietan eragiten jarraitu ahal izateko.

    CCOO Irakaskuntzak eskubideak aldarrikatzen jarraituko du negoziazio kolektiboaren eta elkarrizketa sozialaren bitartez. Horren bidez, erakundeak aurrekaririk gabeko lan-erreforma eta pentsio-sistemaren hobekuntza lortu ditu. Era berean, langile-klasearen kontzientziazioa, kaleko mobilizazioa eta justiziari egindako eskaerak ere izango ditu bitarteko; esate baterako, auzitegietan aurkeztutako helegiteak, 165 eguneko oporraldia ordaintzeko, bitarteko langileen kalterako den lehentasunezko eskubidearen kontra egiteko, abuztuko ordainsaria berreskuratzeko, adinagatik irakastorduak murrizteko eta senideen zainketarako eszedentzietako eta lanaldi-murrizketetako gutxieneko epeen kontra jotzeko.

    Lau urteko garai berria hasiko da, eta CCOO Irakaskuntzak beti erne eta tinko lan egiten jarraituko du, Euskadik hezkuntza-sistema publikoa, euskalduna eta propioa lor dezan. Horrela, gero eta anitzago den komunitatearen jatorrizko desberdintasunak konpentsatuko dira, eta eskola-segregazioarekin eta berori oinarri duten ikastetxeen finantzaketa publikoarekin amaituko da behingoz.

     

    Julen Llanos, CCOO Irakaskuntzako Idazkari Nagusia.

     

     

    2023ko marxoak 31