CCOO Irakaskuntza | 7 October 2024.

GREBA ARLO PUBLIKOAN

Euskadiko Langile Komisioak -CCOOeuskadi sindikatuak- greba deitu du, arlo Publikoan eskubide berriak eskuratzeko bidean aurrera egiteko unea delako

  • CCOOirakaskuntza Hezkuntzan, FSS CCOO Euskadi Osasunean eta FSC-CCOO Euskadi herritarrentzako zerbitzuetan batera eramango dituzte kalera sektore publiko hauen langileak
  • Greba egunak urriko 25a eta abenduko 19a izango dira

URRIAK 25 ETA ABENDUAK 19 GREBA EAEKO ZERBITZU PUBLIKO GUZTIETAN!

30/09/2023.

URL | Código para insertar

20230915_cartel_Greba_Publica

20230915_cartel_Greba_Publica

 

Sektore publikoaren langileriaren %85 ordezkatzen dugun ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuok bi greba egun deitu ditugu EAEn. Batetik, estatuan ordezkaritza duten euskal alderdiei soldata eta enplegua hemen adostu ahal izatea ahalbideratu dezaten eskatzeko; eta bestetik, hemengo erakundeei zerbitzu publikoak indartu eta lan baldintzak hobetzeko mahai negoziatzailetan aldarrikapen zehatzak negoziatzea eta adostea.

 

Estatutik datozen mugak ez onartu:

Zerbitzu publikoen kalitatea eta lan baldintzak okerrera joan dira urtez urte, agintarien aurrekontu eta inbertsio politika okerren ondorioz. Administrazioetan negoziazio kolektiboa ukatuta dago.

Estatuko aurrekontuetan zerbitzu publikoen soldatak eta enplegua legez ezartzen zaizkigu. Euskal alderdiek muga horiek deuseztea ahalbideratu dezaten eskatzen diegu.

Geure administrazioek negoziatzen dituzten aurrekontuetan ere enplegua sortzeko eta egonkortzeko neurriak jaso ohi dira. Lan baldintzak eta soldatak hobetzeko neurriak jaso behar dira bertan.

 

%10eko soldata igoera orain, Aurreko zorra berreskuratu:

% 10eko soldata igoera. Azken bi urteetako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko. Honetaz gain aurretik galdutako erosteko ahalmenaren gaineko zorra aitortzea eta berreskuratzeko benetako konpromisoa hartzea.

 

Enplegua sortu eta egonkortu:

Egiturazkoa den ezkutuko enplegua azaleratu eta sortu. Behin-behinekotasun erreala %8tik behera kokatu, horretarako neurriak hartuz horrela ez den langile kolektiboetan,eta horretarako beharrezkoak diren EPE egutegiak eta orain arte lanean aritu diren langileak lanpostuak kontsolidatzeko izan daitezela adostuz.

Horrez gain, plantillak gaztetzeko planak; errelebo kontratuak langile publiko guztientzat eta erretiro primak berreskuratu eta adinagatiko lanaldi murrizketak adostu. Inposatutako jardunaldi partzialak debekatu.

 

Publikoa indartu, pribatizaziorik ez:

Pribatizazio berririk ez egiteaz gain, dagoeneko pribatizatuta dauden zerbitzuak publifikatzeko planak eta subrogazioak adostu behar dira.

 

Lan kargak arindu, osasuna bermatu

Lan kargak murrizteko neurriak adostu; prestakuntza egokia eta egokitua; arrisku psikosozialen eta ergonomikoen ebaluazioak urtebeteko epean neurri zuzentzaileak adostuz. Langile publikoon lan osasuna zerbitzu publikoetatik kudeatu, mutuen papera gutxituz.

 

Zaintza publikoa, politika feministak

Berdintasunerako benetako urratsak ekarriko dituzten genero-arloko neurriak, besteak beste, berdintasun-plan erreal eta erangikorrak adostea.

 

Administrazioak eta langileak euskaraz

Administrazioak benetan euskalduntzeko eta langileok lana eta zerbitzua euskaraz egin eta eman ahal izateko planak adostu eta baliabideak bermatu.

 

Jardunaldiaren murrizketa

Jardunaldiaren murrizketak 32 orduko lan astearen norabidean, lan eta bizi baldintzak hobetu eta enplegua sortzea helburu.

 

 

URRIAREN 25ean ETA ABENDAREN 19an DENOK GREBARA !!