CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

GIZARTE EKIMENA · ADI !!

ARGIBIDE-OHARRA, GUTXIENEKO ZERBITZUEI ETA HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTEN GREBARAKO ESKUBIDEARI BURUZKOA

    Sektoreko lan-baldintza duinen aldeko azken greba-egunetan, ikusi dugu HLE langileei grebarako eskubidea kendu zaiela jasan behar izan dugu, ikastetxeek Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen interpretazio bereziki okerra erabiliz.

    05/02/2024.
    GizEk_ADI_zerbitzu_minimoak

    GizEk_ADI_zerbitzu_minimoak

     

    ADI ! Gizarte Ekimena >> GUTXIENEKO ZERBITZUEN INGURUAN...

     

    Hurrengo greba-egunetarako gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituen Aginduaren hitzez hitzeko testuan honako hau xedatzen da: "Hezkuntza-laguntzako espezialista bat edo antzeko pertsona bat ikasgela normalizatu bakoitzeko, HLE bati esleitutako ikasleak dituena, ikasgelan, jolastokian, jantokian eta eskola-garraioan arreta emateko". Baina, nor da "antzeko pertsona"?

    "Antzeko pertsona": tutoreak eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ikasgelan sartu ohi diren beste edozein irakasle; baita PTak ere.

    Azalpen-ohar honek balio dezala deialdian sartzen diren langile guztiek greba egiteko duten eskubidea berma dadin, dagokion moduan.