CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

EAEko sektore publiko osoan

MARTXOAren 12an, GREBA !!

  • Zerbitzu publikoak indartzeko
  • hemen adostu !
  • Lan baldintzak hobetu !

EAEko sektore publiko osoan: martxoak 12, greba-eguna; aurretik, otsailaren 28an greba erregistratuko dugu eta martxoaren 5ean elkarretaratzeak egingo ditugu lantokietan. Sindikatuok sektore publikoko lan baldintzak eta zerbitzua hobetzeko erakundeek ez dutela pausurik eman salatu nahi dugu. Aldi berean, alderdiak interpelatzen ditugu bide horretan pausoak eman ditzaten. Sindikatu deitzaileok martxoaren 12ko greba aurretik prestatzen jarraitzen dugu.

23/02/2024.
M12_kartela

M12_kartela

 

Aurrekoa dela eta, datorren asteazkenean, otsailaren 28an, greba erregistratuko dugu Eusko Jaurlaritzako Bilboko Lan Delegaritzan, eta jarraian han bertan elkarretaratzea burutuko dugu (11:00etan). Egun eta ordu berean, Gasteizen (Santiagoko Ospitalean) eta Donostian ere (Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean) elkarretaratzeak egingo ditugu.

Martxoaren 5ean berriz ere elkarretaratzeak egingo ditugu, kasu honetan lan zentro publikoetan. Modu honetan,  zerbitzu publikoen eta horiek ahalbideratzen dituzten langileen alde egin dezaten eskatuko diegu langileok erakundeei.

Eskaerak honakoak dira:

- Estatutik datozen mugak ez onartzea

- %10eko soldata igoera orain, eta aurreko zorra berreskuratzeko konpromisoa betetzea

- Pribatizazioa saihestea eta publikoa indartzea

- Enplegu publikoa sortzea eta erabat egonkortzea

- Lan kargak arintzea, langileen osasuna bermatuz

- Politika feministak aurrera eramatea

- Administrazioak euskalduntzea, langileen euskalduntze-bideari baliabide nahikoak eskainiz

- Jardunaldia murriztea, asteko 32 orduko lanaldiarantz abiatuz

 

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa