CCOO Irakaskuntza | 16 July 2024.

batzen gaituen indarra

ARLO PUBLIKOA

CCOOk EUSKO JAURLARITZAKO LAN-KONTRATUKO LANGILEEN TXANDA-KONTRATUAREN 2024rako LUZAPENA SINATZEA LORTU DU

    Apirilaren 3an, CCOOk euskal administrazio publikoetako lan-kontratuko langileentzat 2024rako txanda-kontratuaren akordioaren luzapena sinatu du. Horrela, administrazio horietako lan-kontratuko langileek, urte honetan legezko baldintzak betetzen badituzte, txanda-kontratuari heldu ahal izango diote, azken urteetan gertatu den bezala.

    06/05/2024.
    Lan-legepeko_langileak_txanda-kontratua_2024

    Lan-legepeko_langileak_txanda-kontratua_2024

     

    Neurri honek Eusko Jaurlaritzako 700 langile baino gehiagori egingo die mesede. Gainera, plantillak gaztetzeko eta enplegua sustatzeko tresna bat da.

    Lan-kontratuko langileek berek eskatzen zuten akordio hori, eta ez zuten ulertuko ez sinatzea. AKORDIOA SINATU EZ DUTEN SINDIKATUEK haien urrunaldiaren arrazoiak azaldu beharko dituzte.

    Era berean, sindikatuak lanean jarraituko du erretiro partziala Eusko Jaurlaritzako langile guztiei zabaltzeko, ez soilik lan-kontratuko langileei. CCOOk estatuko elkarrizketa sozialean sinatu zuen XXI. mendeko Administrazio baterako Esparru Akordioan, ildo horretan, konpromiso hau jasotzen zen: "erretiro partziala kentzea indargabetzea Langileen Oinarrizko Estatutuaren 67. artikuluan ezarritako funtzionarioen erretiro-modalitateetako bat da".