CCOO Irakaskuntza | 20 January 2025.

S.O.S. UHEI - ARABA

UHEI - ARABA institutuko langileen aldarrikapenen aldeko elkarretaratzea... Mariturriko barrakoietara bidali nahi dituzte !!

    CCOOirakaskuntzak bere babes osoa adierazi die Arabako urrutiko irakaskuntzako euskal institutuko (UHEI) langileen aldarrikapenei, eta hezkuntza sailari behin betiko konponbidea eskatu dio.

    03/12/2024.
    NSM_aldaialde

    NSM_aldaialde

     

    Ez da batere egokia zentroa Aldaialdeko barrakoi aurrefabrikatuetara lekualdatzea, ezta behin-behineko irtenbide gisa ere.

     

    Sindikatuak Hezkuntza Sailak proposatutako egoeraren berri izan duen une beretik, bat etorri da Arabako UHEIko langileek egin dituzten erreklamazioekin. Bat gatoz proposaturiko instalazioek planteatzen dituzten urritasun piloa (konektibitate-arazoak, klimatizazio desegokia, segurtasun eza, kokapen desegokia...) guztiz desegokia dela eguneroko lantoki gisa.

    Horregatik, CCOO-IRAKASKUNTZAk bere burua eskaini dio inplikatutako kolektiboari planteatuko dituen ekimen, mobilizazio eta eskari guztietarako, lehenengo elkarretaratzetik hasita: asteazkenean, abenduaren 4an, 12:00etan, Gasteizko Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean egingo den kontzentrazioa.

    2024ko azaroaren 29a