CCOO Irakaskuntza | 20 January 2025.

SCIENTIA BILBAO

CCOOirakaskuntzak Scientia School - ATLAS Holding enpresa-taldeak Bilboko Scientia (aurretik San Pedro Apostol - Italianas) ikastetxearen langileekiko jarrera suntsitzailea salatu du

    Ikastetxeko langileei sindikatuaren babesa adiera nahi diegu, baita kalean babes hori hurbiletik emanez izango garela ere.

    10/12/2024.

    URL | Código para insertar

    CCOOirakaskuntza_Scientia-Bilbao ikastetxeko langileekin

    CCOOirakaskuntza_Scientia-Bilbao ikastetxeko langileekin

     

    Atzo bertan, abenduak 9, astelehena, arratsaldeko 17:00etan Bilboko Scientia ikastetxeko langileekin batera elkartu ginen ikastetxearen aurrean (beste aldeko ibaiertzean, ikastexetik ezin ez ikusiarena egin).

    Irakaskide, langile, familiak ... eguraldiari ere aurre eginez, berriro ere enpresaren arduragabekeria larriak merezi duen erantzuna eman zuten.

    CCOOirakaskuntzako kideok han izan ginen. Lurralde guztietatik ezin iritsi, lastima! Baina mezua argi eta garbi geratu da: zuen borroka zuzena da, zuen borroka gu guztiona ere bada!