CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak Hezkuntza Sailari azken esfortzua eskatzen dio, aurreakordio bat sinatu ahal izateko

    Unibertsitatetik kanpoko Irakaskuntza publikoaren irakasleen Mahai Sektorialak, aurrerabidez itxi da eta hurrengo ostegunerako, maiatzaren 10erako, bilera berrirrako deia egin du.

    “Oraindik pikatzeari eutsi behar zaio, zioen Pablo García de Vicuña idazkari nagusiak, Mahai sektorialean negoziatzen duen ordezkarien iritzia laburbilduz. Bi norabidetako ohartarazpena da, zeren eta bi azken bilkuretan aurrerapenak eman diren arren, denbora agortzen ari da aurreakordio honen adostasunak 2018-2019 ikasturtean eragitea nahi bada.

    07/05/2018.
    Pablo micrófonos

    Pablo micrófonos

    CCOO Irakaskuntzak, ordezkaketei buruz Sailak egindako proposamenak bereziki positibotzat jotzen ditu (hezkuntza kidego guztietan lehenengo egunetik beteko direnak), Enplegu Eskaintza Publikoetarako plazak gehitzea, Zerbitzu-Eginkizunetarako gehienezko epealdiak erregulatzea (egun blokeatuta dauden administrazio-lehiaketetarako plazak liberatu ahal izateko) eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako zenbait hobekuntza eskaintzea, (orain arte Haur eta Lehen Hezkuntza lehenetsi baita gehien).

    Dena den, zenbait gai garrantzitsuren horizontean lainoak dakuskigu oraindik, hala nola, ikastetxeei emango zaien laguntza zehaztea, Hezkuntza Beharren indize berriaren arabera, administrazio-prezesuen egungo sistema mantentzea, (LEPen eta Lekualdatze-Lehiaketen aldikakotasuna) eta, funtsean, dagokien irakaskuntzako langile guztiei, 60 urte baino gehiago dutenentzat lanaldiaren murrizketa parekatzea, nahiz eta karrerako funtzionari izan (Sailaren egungo eskaintza) zein bitarteko irakasle izan (sindikatuen eskakizuna).

    CCOO Irakaskuntzak ezin dezake onartu 2012tik blokeatuta dauden baldintza soziolaboralak hobetzeko negoziazioak atzera-egite gehiago dakarren aurreakordioa. Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari azken esfortzua eskatu dio profesionalen talde handienaren mesederako izan dadin, inoren kalterako izan gabe.

    CCOO Irakaskuntza hurrengo ostegunean, maiatzak 10ean bertan izango da azkena izango delako itxaropenez eta nahiaz. Horrela bada, oraindik onartu gabe dauden erreibindikazio nagusienak harrera ona izan dutelako seinale izango da eta ondorengo akordiorako zenbait puntu zehazten jarraitzeko aukera.

    CCOO Irakaskuntzak uste du, aurreakordio honen balizko sinadura unibertsitatetik kanpoko irakasleen kidego osorako baldintza soziolaboralen Akordio berriaren erabateko negoziaziorako abiapuntua izan daitekeela, egun indarrean dagoena hobetuko duena, euskal hezkuntza sistemari egonkortasuna emateko balio izan eta AAEEetako beste akordiok jaso dituzten eraso jarraikietatik baino babestuagoak jartzeko. Orduan, oraindik zehaztu gabeko arazoak konpontzeko garaia izango da, hala nola, borondatezko erretiroagatiko pizgarriak berreskuratzea, karrera profesionala,...

    CCOO Irakaskuntza

    2018ko maiatzaren 4