CCOO Irakaskuntza | 25 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

CCOO Irakaskuntzak oposizio epaimahaietako kideen lan baldintzak salatu nahi ditu.

    Maisu-maistren, Kontserbatorioen eta HEOetako 2019ko Lan Eskaintza Publikoa amaitu aurretik, CCOO Irakaskuntzak, aurreko urteetan gertatu den bezala, epaimahaietako kideen kexak bideratu eta transmititu nahi ditu, nahiz eta oraingoz arrakastarik ez izan. Aztertzaileek, batezbesteko, astean 50 eta 60 ordu arteko lana egin behar izan dute; gainera, zenbaitetan, egunean 11 ordura luzatu diren lanaldi bukaezinak izan dituztelarik.

    18/07/2019.
    Oposiciones

    Oposiciones

    Lehiaketa fasea hasi baino lehen, bere ikastetxeetan irakasle horiek lan handia aurreratu behar izan dute. Izan ere, ikasturtean zehar izan dituzten ikasleek ez dute merezi azkeneko nota, azken astean ordezkatzera etorri eta ezagutzen ez dituen beste irakasle batek jartzea; hauek ez baitute kalifikatu behar dituzten ikasleen eboluzioa ezagutu.

    Bere garaian baino aurretik ikasturtea ixteko presio honen ostean, oposizioaren proba idatziak datoz eta epe laburrean, orri kopuru handia zuzendu behar dute. Estatu mailako gai-zerrenda eskuratzen zaie; horrela, Heziberriri eta gure erkidegoari buruzko xehetasun eta legeak ez dira azaltzen, azken hauek zuzendu behar dituzten item-etan baloratzen diren arren. Batzuetan bukaezinak diruditen item-ak eta baremo ezberdinez puntuatzen direnak. Eta are gehiago, erabiltzen diren ebaluazio irizpideak oposiziogileek ez dituzte inoiz ezagutzen, eta hauxe da zenbait urtetan erreklamatzen ari garen kexarik handienetakoa. Nola uler daiteke, ikastetxeetako irakasleek bere programazioetan ebaluazio irizpideak zehaztu behar izatea eta irakasleak aztertzean, berriz, irizpideen arrastorik ez?

    Eta prozesuak eta saio bukaezinek darraite. Proba idatzien ostean, 3 egun dituzte programazio didaktikoen 2400 orri inguru zuzendu eta opozisiogileen ahozko defentsa entzuteko: 6 ordu egunean entzuten eta ebaluatzen. Eta lanean 5 ordutan aritu ondoren, seigarren oposiziogileari, lehenari bezala, 5 zentzumenez baloratu behar zaiolarik.

    Nola soluzionatzen da hau? CCOO Irakaskuntzak etengabe eskatu du: Epaimahai gehiagorekin, oposiziogile kopuruaren arabera. Epaimahai bakoitzak 70 edo 80 azterketa zuzendu ordez, kopuru txikiagoa zuzenduko balu, hots, 40 eta 50en artean, lan baldintzak erabat aldatuko lirateke, kontuan hartuta, pertsona hauek lan ordu bakoitzeko 10€ bakarrik jasotzen dutela. Dietak eta dagozkien ordainketak ez dira 1993tik eguneratu.

    Eta zein da Administrazioaren jarrera? Beste hurrengo LEPetara itxaron, besterik ez, horietan oposiziogileen kopurua gutxituko delakoan. Horrela izango ote da? Bitartean, besoak uztarturik jarraitzeko asmoa al dute? Datorren urterako beste LEP bat espero da, oraingoan, Bigarren Hezkuntzako kidegoari dagokiona eta gauza bera pasako da. Sailak dio, epaimahaietako presidenteen kexak bakarrik entzungo dituela baina, badira buru izan diren ikuskarien ordezkapena onartzen ez diten aztertzaileak; horregatik, CCOO Irakaskuntzak hauen ahotsa zabaldu nahi du eta, berriro ere, beren lan baldintzak salatu.

    Irakasle aztertzaileek eta oposiziogileek merezi duten begiruneagatik, duindu dezagun horien jarduera. CCOO Irakaskuntzak EZETZ esaten die lan baldintza negargarri horiei eta zera eskatzen dio Administrazioari: ahalik eta azkarren arazoari eusteko konponbidea aurkitzeko