CCOO Irakaskuntza | 26 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Gizarte Ekimeneko ikastetxeak

ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuek Azaroaren 7tik Abenduaren 5era bitarteko greba deialdia erregistratu dute

    Sindikatuok, orain arte bezala, elkarrizketa eta adostasunak ahalbidetzeko ahalegin zintzoak egingo ditugu. Patronalak eta Hezkuntza Sailak dagokien arduraz jokatzen badute, adostasunak erdiestea posible izango da; bestela grebekin jarraitu beste biderik ez digute utziko.

    25/10/2019.
    Greba

    Greba

    Sektore honetako langileak 27 greba eguneko mobilizazio dinamika bat babesten ari dira, 10 urtez berritu gabe daukaten Lan hitzarmena eguneratzeko borrokan. Gaur, pasa den urriak 15eko prentsaurrekoan aurreratu genuen bezala, azaroaren 7tik abenduaren 5era bitarteko greba deialdia ofizialki erregistratu dugu sindikatuok.

    Lan Hitzarmena berritzeko helburu horrekin, sindikatuok langileen eskaerei erantzunez gatazka hau bideratzeko makina bat saiakera gauzatu ditugu. Negoziazio prozesuan erabateko zintzotasunez aritu gara, malguak izan gara gure planteamenduetan eta gatazka bideratzeko ardura daukaten Patronal zein Hezkuntza Sailarekin elkarrizketa eta negoziaketa erreala bultzatzeko moduak jorratu ditugu.

    Familien ardura ere ulertuz eta elkarbanatuz, ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok adostasunetara iristeko gure borondate eta aldartea berretsi nahi dugu; eta, orain arte bezala, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bati heltzeko prest gaude, beti ere langileen eskaerei erantzunez gatazka bideratzeko ardura eta aukera duten eragile guztien inplikazio eta parte hartzea bermatzen badu, eta adostasunak ahalbideratuko dituzten eduki eta planteamenduak bermatu aurretik greba dinamika bertan behera uzteko baldintzarik eskatzen ez badu.

    Hau guztia kontuan izanik, PRECOko akordioak Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako gatazka bideratzeko egokia den elkarrizketa prozedurarik jasotzen ez duen arren, formaz haratago sindikatuontzat adostasunak erdiestea ahalbideratuko duen elkarrizketari bide ematea da funtsezkoa. Horregatik, ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok elkarrizketa aurrera eramateko prozedura proposamen bat eramango dugu asteleheneko LHKko bilerara.

    Tamalez, sektoreko patronala zein Hezkuntza saila erabateko arduragakeriaz jokatzen ari dira prozesu honetan guztian, eta ez dute gatazka bideratzeko mugimendu edo pausorik ematen, greba dinamika indartzen ez den heinean. Erabat argi geratu da hau berriro ere azken aldian, pasa den ikasturteko azken greba egunetik (maiatzak 9) 5 hilabete igarota, ez baita inolako pausorik egon patronalen aldetik, ez eta Hezkuntzatik ere, ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok hilabeteko greba abian jartzeko adostasuna publiko egin dugun arte.

    Patronalak eta Hezkuntza Sailak dagokien arduraz jokatzen badute, langileen eskaerei erantzungo dieten eduki eta planteamenduak l antzeko eta bultzatzeko prest badaude eta horretarako beharrezkoa den elkarrizketa prozesu eraginkor batean murgiltzeko prest badaude, adostasunak erdiestea eta gatazka bideratzea posible izango da; bestela, beste behin ere grebekin jarraitu beste biderik ez digute utziko.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa