CCOO Irakaskuntza | 27 April 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

Bukatu berri den euskal legegintzaldia antzu eta negatibotzat jotzen du Euskadiko CCOOeko arlo publikoak

    Eusko Jaurlaritzako enplegatuen interesak zaindu eta ordezkatzen dituzten hiru Federazioek gogor kritikatzen dute erkidogoko Administrazioak kudeatutako legegintzaldi antzutzat jotzen dutena.

    18/02/2020.

    Hiritarrenganako Zerbitzuetako, irakaskuntzako eta Osasungintzako Federazioak beste zenbaitetan azaldu duten bezala, azken lau urteotan, Eusko Jaurlaritzaren langileak zituzten arazo nagusiak -eta izaten jarraituko dituztenak- konpondu gabe utzi dituzte.

    Ia lau urte geroago Euskal Enplegu Publikoaren Legerik gabe gaude, aurreko legegintzaldian (2012-2016) vaprobatu nahi izan zena, baina arrakastarik gabe. Epealdi honetan, Gobernuak Eusko Legebiltzarrera eraman zuen dokumentuak, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren lau sindikatuen babesik gabe, ez du alderdi politikoen sostengu-tramitea jaso, Gobernuko bi alderdiena salbu. Itxaron beharko dugu, beraz, beste testu bat izatea -eta beharbada- beste pertsonek idaztea, sektoreko 70.000 langile baino gehiagoren nahiera eta itxaropenei erantzuteko.

    Hauteskundeak aurreratzeak oztopatuko du, halaber, Kidegoen eta Eskalen Legearen legebiltzarreko izapidea. Urte askoko jarduera duten bitarteko langileei behin betirako sarbidearen baldintzak hobetzeko aukera emango liekeena, txertatutako bi xedapen gehigarriek, gutxienez zenbait hilabetetan, legebiltzarreko kutxa batean gordeta jarraituko dute.

    Bestalde, Administrazio Publikoaren langileei aplikatu zaien soldata igoera ez da Gobernuaren meritua, -Erkoreka Kontseilariak komunikabideetan hori jakinarazi nahi zigun arren-; igoera hori 2018ko Mahai Orokorrean lortutako Akordioa aplikatzea besterik ez da, eta sindikatuekin, CCOO barne, sinatutakoa.

    Azkenik, Arlo Publikoak berriro ere adierazi nahi du autonomia-hauteskundeen ostean abiatuko den legegintzaldi berrian Administrazioak bere gain har dezala Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrak metodologikoki funtzionamendu era berria eratzea, hura baita bere langileei dagozkien arazo guztientzako negoziazio organoa. Aldaketa honek zera ekarri beharko luke: Gobernantza Kontseilariak Negoziazio Kolektiboaren oinarri minimoak errespetatzea eta Ordezkaritza Sindikalarentzako behar bezalako begirunea. Berekin izan beharko luke, beraz, Mahai Orokorraren esparruan benetako negoziaziorako konpromisoa eta ez Gobernuaren proposamenen transmisio hutsa, onartuko dinenak, bai edo bai, Dekretazoen bidez. Negoziatzeak entzun, amore eman eta proposamenak hobetzea eskatzen du. Ondo egingo lukete Mahai horretan eseriko diren Administrazioaren ordezkariek aditz horiek zuzen jokatuko balute.