CCOO Irakaskuntza | 29 March 2024.

M8

04-03-2024

Banner M8M 2024

Banner M8M 2024

EAE-ko Hezkuntza zentruetako ikasturte hasiera langileen ordezkariokin negoziatzeko asmo ezarekin kezkatuta, sindikatuok bilera batera deitu dugu Hezkuntza saila

    Pandemia egoeran ikasturte amaiera honi begira Hezkuntza Saila egiten ari den kudeaketa oso larria eta arduragabea izaten ari da. Modu inprobisatuan bapateko, planifikatu gabeko eta langile zein ikasleen osasuna bermatzeko egokiak ez diren aldebakarreko erabakiak hartzen ari da behin eta berriro.

    05/06/2020.
    Reunión sindicatos y Administración/ Sindikatuen eta administrazioaren arteko bilera

    Reunión sindicatos y Administración/ Sindikatuen eta administrazioaren arteko bilera

    Egoera larria honen aurrean, ikasturte amaierari begira segurtasun eta osasun bermeen betetzea eskatu dugu behin eta berriro sindikatuok. Aldi berean, datorren ikasturtera begira, ikasturte hasierarako plangintza, hasiera baldintzak, osasuna bermatzeko hartu beharreko segurtasun neurriak, beharrezko plantila handitzeak, etab., langileon ordezkariokin partekatu eta adostuak izan daitezela ere galdegin diogu.

    Gaur gaurkoz ordea, Hezkuntza Sailak ez die gure eskaerei erantzun eta datorren ikasturte hasierako baldintzak zein itzulera plan orokorra gurekin negoziatu eta adosteko bilera deialdirik ere ez dugu oraindik jaso.

    Honi gehitzen zaio datorren ikasturteari begira hezkuntza sailak komunikabideen bidez zabaldu duen “ohiko ikasturte hasiera” egiteko asmoa. Adierazpen hauen atzean orain arteko jokaera arduragabe eta kezkagarri berdina ikusten dugu. Egin beharko litzatekena osasuna bermatuko duten neurri eraginkorrak hartuz aurrez aurreko ikasketak berreskuratzen joateko plangintza bat landu eta plangintza hori aurrera eramateko beharrezko segurtasun neurri, baliabide, ratio murrizketa zein plantila gehikuntzak aurreikustea litzake. Hori egin beharrean aldiz, osasuna bermatzeko irizpideak, irizpide pegagogikoak zein hezkuntza sistemak dituen beharrak aintzat hartu gabe, gastu gehikuntza ekidite soilera bideratutako planteamenduak egitea izan da. Honek agerian uzten du Jaurlaritzak Hezkuntzari ematen dion balio murritza eta gure Hezkuntza sistema indartzeko eta bertan inbertitzeko asmo eskasa.

    Egoera honen aurrean, eta gauden datak kontuan edukita Sindikatuok gaur bertan Hezkuntza Sailari Itzulera planari buruz hitz egiteko bilera deialdia helarazi diogu. Deialdia datorren asteazkenerako egin dugu (goizeko 11.30etan Lakuan), sindikatuotako ordezkariak han izango garelarik.

    Hezkuntza Sailari exijitzen diogu arduraz joka dezala, sindikatuokin langileen kolektiboz-kolektibo ikasturte hasierarako plana, segurtasun neurriak, baldintzak zein neurri horiek bermatzeko beharrezko baliabideak partekatu, negoziatu eta adostu ditzala. Bide batez, gure hezkuntza sistema indartuko duten erabakiak har ditzala.