CCOO Irakaskuntza | 9 November 2024.

Gizarte Ekimena

Patronalek oraindik ez dituzte bere gain hartu sinatutako konpromisioak.

  • Birkokatzeko zirriborro baztertzaile bat aurkeztu du, eta aurretik adostutako irizpideak aldatu nahi ditu.

Birkokatze Batzordeak atzo egindako bileran, Kristau Eskola, AICE- IZEA, Ikasgiltza y Elizbarrutiko ikastetxeak patronalek berriro erakutsi zuten ez zutela nahi ikasgelen itxieragatik lanpostua galtzen duten langileak birkokatzea.

11/11/2020.

 Azken hilabeteotan, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek egiaztatu dugu Gizarte Ekimenaren sektoreko patronalek ez dituztela beren gain hartu nahi birkokatzearen inguruan sektorean sinatutako akordioetan hartutako konpromisoak. Akordioan sinatutakoa gauzatzeko epeak luzatu beste asmorik ez dute azaldu; adibidez, txosten juridikoa baten behar izateko aitzakiarekin, azken bilera atzeratu zuten, eta bi aste geroago “txosten juridiko” horren aurrrekoaren antzeko dokumentu bat aurkeztu ziguten; beste formato batean, baina eduki berberekin.

Une oro, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok, akordioetan sinatutako irizpideak errespetatuz birkokatzeko araudi bat landu dugu, ahalik eta bermatuena, lanpostua galtzen duten persona guztiak, sektorean birkokatzeko aukera izan dezaten, eta, horretarako, oinarrizko lan-dokumentu bat aurkezten dugu, hura arautzeko. Baina patronalek erakutsi dute bere helburua ez dela ikasgelak ixteagatik kaleratutako langile guztiak birkokatzea, baizik eta beraren irizpideak jarraituz nahi dituen langileak kaleratzea eta kontratatzen jarraitzea, Hezkuntza Sailak, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalek sinatutako “enpleguari eusteko eta plantilak gaztetzeko akordioa”-ren ondoriozko laguntzak jasoz.

Patronalek ez dituzte bere gain hartzen sinatutako konpromisoak, eta erreglamendu proposamen bat aurkeztu du, eduki eta irizpide berriak gehitzeko, LPZ egitea aldatzeko, lanpostua galtzeko eta lanpostu huts bat eskuratzeko irizpideak aldatzeko, akordioaren indarraldia mugatzeko eta sektoreko langile batzuk birkokatzeko prozeduratik kanpo utzi nahian. Hori oso larria iruditzen zaigu, eta, jakina, ez dugu onartuko.

2020-2021 ikasturtearen hasiera honetan birkokatze-prozesuan izandako esperientziak argi eta garbi utzi zuen patronalaren asmoa, eta hainbat kasutan informazio ezkutatu zuen eta informazio okerra bidali zion birkokatze-batzordeari, nahi zuten bezala kontratatzen jarraitu ahal izateko. Horregatik, sindikatuok Akordioaren Jarraipena Batzordearen bilera bat eskatu dugu, eta bertan Hezkuntza Saila egongo da, kontzeptuak argitzeko eta hurrengo prozesuak bermeekin garatu ahal izateko, ikasgelen itxieragatik kaleratutako langileak erabat birkokatzeko helburua lortze aldera.

ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok argi daukagu sinatutako akordioek berme guztiak eskeintzen dituztela lanpostua galtzen duten langile guztiak birkokatzek eta patronalei eskatzen diegu argi dezatela beren helburua erabateko birkokatzea den ala, bestela Eusko Jaurlaritzaren dirua kobratzen jarraitzea den, lehengo kontratazio-politikei eutsiz. Azken helburua hori badute, aurrean izango gaituzte, sinatutako defendatuz, eta ez dugu ez berrinterpretaziorik ez irizpide-aldaketarik onartuko. Gure helburua argia da: lanpostua galtzen duten langile orok birkokatua izatea.