CCOO Irakaskuntza | 7 October 2024.

Euskal Herriko irakasleen erretiroan ematen den diskriminazioarekin bukatzeko, CCOO Irakaskuntzak 2021eko EAOei aurkeztutako zuzenketari ez diote jaramonik egin PSOE eta Ahal dugu alderdiek.

    EH Bildu eta Kataluniako Ezker Errepublikano parlamentuko talde biek onartu eta defendatutako zuzenketak ez du koalizio gobernuaren alderdietako negoziatzaileen oniritzia jaso.

    01/12/2020.

    Horren berri eman zuen bezala, CCOO Irakaskuntzak, zuzenketa bat aurkeztu zuen zera lortzeko: 60 urte baino gehiagoko irakasleek erretiro mota egokiena, Klase Pasiboen bidetik edo Gizarte Segurantzarenetik joateko aukera izatea.

    Proposamen honek honako honekin bukatu nahi zuen: Otsailaren 19ko 1993/3 legea argitara eman eta abenduaren 3ko 2010/13 Errege Dekretu Legea indarrean sartu zen 2011ko otsailaren 1 dataren artean funtzionarioen kidegoan sartutako funtzionario berriengan emandako diskriminazioa. Aipatu lehen legeak irakasleak Gizarte Segurantza Erregimen pean sartzea derrigortzen zuen eta bigarrenak, berriz, nahitaezkotasun hori Espainiako Estatu osora luzatzen zuen.

    CCOO Irakaskuntzak zera lortu nahi zuen: epealdi horretan (1993-2011), jabetzaz, funtzionario plaza bat lortu zuten 6.000 pertsona baino gehiago, bere kontribuzio sistema aukeratzeko orduan, hots, Klase Pasiboak edo Gizarte Segurantza, Estatuko gainerako irakaskideekiko diskriminatuta ez izatea.

    Nabari da CCOO Irakaskuntzaren proposamen hau ez zela zentzugabea. Izan ere, hori bera hitzartu zuten egoera beretsuan zeuden Nafarroako funtzionarioentzat UPNk eta PPak 2018ko Aurrekontu Orokorretan. Orain, ustez joera progresistagoa duen gobernuak milaka euskaldunen ikuspegiak errotk mozten ditu, Espainiako gainerakoan, beren kidegokoek duten antzeko erretiroa aukeratzeko. Leku batzuetan baliozkoa dena bestetan ez izatea justifikatzeko argudiorik ez dago. Eta hauxe da, hain zuzen ere, koalizio gobernuko alderdiek nahi dutena.

    CCOO Irakaskuntza, dena den, amore ematen ez duten jarrera horiek aldatzeko borrokan jarraituko du, ziur baikaude hezkuntza alorrean eta baita soziolaboralean ere, ezin daitekeela diskriminaziorik onartu.

    Azkenik, eskertu nahi diegu EH Bildu eta Kataluniako Ezker Errepublikanoari gure erreibindikazioa ulertu eta babesteagatik. Ez da erraz ahaztuko.

    Lotutako dokumentazioa
    Lotutako dokumentazioa