CCOO Irakaskuntza | 15 October 2024.

GIZARTE EKIMENA

CCOO-IRAKASKUNTZAK BIDE JUDIZIALARI EKITEA ERABAKI DU

  • Kristau Eskola proposamenak aldez aurretik bidaltzeko konpromisoa bete gabe etorri da azkeneko bilerara, bere hitza zein sinadura betetzeari berriro uko eginez.

CCOOirakaskuntzak oso kezkatuta utzi du bilera, bai ugazaben jarrerarekin baita Kristau Eskola berri honek eta gainerako patronalek emandako atzerapausoekin. Negoziaziorako duten fede onaren zalantzarekin utzi gaitu, eta aparteko egoera honi aurre egiteko moduari buruz hausnarketa sakona egin beharraren ardurarekin.

11/06/2024.
20240610_GizEk_informazio-orria

20240610_GizEk_informazio-orria

Kristau Eskola patronalak, aurtengo urtarrilean adostutakoa ez betetzeko dinamikan, era guztietako estrategiak erabiltzen ari da 2024ko otsailaren 5eko greba-amaierako akordioan (AFH) adostutakoa atzeratzeko. Beste behin ere, sindikatuok unean eta txintxo-txintxo bertaratu gara, baina aldez aurreko informaziorik gabe. Ezinbesteko informazio hori, matrikularen, jaiotza-tasaren eta epe labur eta ertainerako erretiroen aurreikuspenari buruzko txosten moduan, mahaiko kide guztiei bidali behar zitzaien aldez aurretik.

Horrelako jarrera, ezaguna eta patronal honengandik espero dena izan arren, ezin dugu onargarritzat jo behar. Greba-amaierako akordioan (AFH) eta soldata-taulei dagokienez, hitzartutako soldata-igoeran ez dagoela zehaztu beharreko ezer, ezta berriro negoziatu beharrekoa ere edo ordainketa eskuordetuaren taulek era batera edo bestera finantzatzearen mende dagoen beste ezer ere baieztatzen jarraitzen dugu. Ezta zenbait kolektiboren urteko lanaldi-murrizketei dagokienean ere. Bai ordea AFH akordioa sinatzen den unetik bertatik bete behar diren konpromisoak. Sindikatuok, lehenengo egunetik, soldata-taulen aplikazioa errazten saiatu gara, ikastetxeei eta aholkularitzei igoera nominetan gauzatu ahal izateko denbora emateko beharrezko malgutasun eskainiz. Igoera martxoko nominan islatzea izan zen gure asmoa; ekainaren 6an gaudenez, egoera hau erabat onartezina bihurtu da.

Gaur, Kristau Eskolak hasieran argudiatu nahi izan du berez gaurkoa joan den martxoaren 26an sektoreko enpleguaren iraunkortasunaren etorkizunari buruz egin behar genuen bilera dela. Bai, beraiek proposatutakoa eta akordioan bertan jaso eta egutegian finkatutako bilera, eta bai, beraiek bertan behera utzitakoa ere. Gaur bai, bildu gara baina berriz ere Kristau Eskolak, bere konpromisoa bete gabe, ez du ezer ekarri. Karguari utziko dion Hezkuntza Sailak deitutako bilerak eta ondoren bertan behera utzitako bilerak aipatu ditu, negoziazio mahaian ez dagoen hirugarrenaren batengana gure ikastetxeek jaiotza-tasaren jaitsierari, euskal hezkuntza-sistemaren hipertrofiari eta lanpostuei eusteri buruz dituzten arazoei aurre egiteko erantzukizuna desbideratu nahian.

Negoziazio-mahaiaren bileretan edukirik ez izatearen maila eta zentzugabekeria muga guztiak gainditzen ari dira, eta noizbait Maria Eugenia Iparragirreren eta bere taldearen dinamika horri amaiera eman behar genion. Auzibidea hastea erabaki dugu. Gaurtik aurrera, CCOO zerbitzu juridikoak aktibatzen ditugu, gainerako sindikatuekin ados jarrita, ahal bada, gatazka kolektiboa jar dezagun, justiziak bermatu eta behartu dezan aplikatu daitezkeen akordioaren puntuak ahalik eta azkarren aplikatzera, lan sarietatik hasita.

Lotutako dokumentazioa
Lotutako dokumentazioa