CCOO Irakaskuntza | 20 January 2025.

PUBLIKOA | HEZIKETA BEREZIA

CCOO-irakaskuntzak EZ DU HITZARMENA SINATU, BERTAN SEKTOREKO LANGILEEN ALDARRIKAPEN NAGUSIAK AINTZAT HARTZEN EZ DIRELAKO

    Steilasek, UGTk eta LABek sinatutako hitzarmen honek ez ditu jasotzen kolektibo honek luzaroan aldarrikatutako hobekuntzak, eta atzerakada mingarria suposatzen du langileentzat. Lan baldintza egokiak lortzeko bidean historikoa izan behar zuen hitzarmena historikoa izan bai, baina galdutako abagunea bihurtu duelako horrela sinatzeak.

    19/12/2024.
    Hezkuntza Publikoa | Heziketa Berezia

    Hezkuntza Publikoa | Heziketa Berezia

     

    CCOOirakaskuntzak bere ezinegona adierazi nahi du hasieratik hitzarmen berri honen negoziazioa gauzatu den moduagatik. Hitzarmen honek urte askotarako baldintzatuko du gure lan bizitza eta letra txikia bezain garrantzitsua ezkutuan gordetzeko parafernalia handia erabiltzen du.

    Hitzarmen berri batek aurretik lortutakoa abiapuntu izan beharko, langile askoren ahalegin handiz eskuratzea lortutako eskubideak sendotuz eta aurrerapausoak ahalbidetuz, eta ez luke inoiz eskubiderik galtzea ekarri beharko.

    HITZARMEN HAU EZIN SINATU. Lehenik eta behin, ematen ez delako benetako soldata igoerarik, galtzen dena dirutan baloratuz gero berdin geratzen bait gara (opor egunak, bazkaltzeko ordua, bazkaria …)

    HITZARMEN HAU EZIN SINATU. Bigarrenik, txeke zuria sinatu delako gure lan ordutegiak egiteko orduan, besteak beste hemendik aurrera ez baitira umeen ordutegiari lotuta egongo eta bazkaltzeko ordua galtzen delako.

    Hitzarmen berri honetan eskubide asko galtzen ditugu: opor-egunak, erretiro partziala hitzarmenean jasota uzteko aukera, lan-zamak zehaztea, hurbil dagoen greban hezkuntzako beste kolektiboekin batera aldarrikatutakoak ... Administrazioak langileen kaltetan egin nahi dituen erreforma guztiak hitzarmen honetan txertatzea lortu du.

    CCOOirakaskuntzak ezin du ulertu sindikatu batzuk arrazoiak baino zentzugabeko kapritxoak diren Administrazioaren nahien aurrean amore eman izana. Airean uzten dugu.

    CCOOirakaskuntza